artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

IREKIAK Gallery Weekend-en laugarren edizioa aurkeztu dute

Irailaren 12tik 15era, Donostiak zirrara egingo du erakusketa-denboraldiaren hasiera bihurtu den ekitaldi honekin, galerien indarrak erakundeekin batzea helburu hartuta, arte garaikidearen bidez sare kulturala sendotzeko. Hiriko zenbait espazio artistikotan jarduera eta erakusketa ugarie gingo dituzte.

irekiak-gallery-weekend-en-laugarren-edizioa-aurkeztu-dute
Berte Jayo artistaren Take Away erakusketaren obra bat - Ekain Arte Lanak galerian.

| 2024ko Irailaren 4a

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE) aretoen ateak irekiko ditu aurten ere, jendarteak gertutik ezagutu ditzan sorkuntza garaikideena erakusten duten espazio horiek. DAGGEk, Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatu eta koordinatzen duten IREKIAK jaialdiak beste hiri batzuen ereduari jarraitzen dion urteroko hitzordu artistiko bihurtu da Donostian. Giltzarri, arlo sozial, turistiko eta kulturalean. Urtero, eskaintzen dituen ezinbesteko bisita gidatuek zirkuitu inspiratzaile bat osatzen dute, artea mota guztietako publikoengana hurbiltzeko eta diziplina desberdinetatik sortzaileek egiten duten lana ezagutzera emateko.

Instalazioak eta performanceak, argazkilaritza, eskultura, pintura, marrazkia, arte digitala, proiekzioak… ugariak dira IREKIAK 2024 edizio berri honek eskaintzen dituen aukerak artezaleen gozamenerako. Oraingoan parte hartzen duten galeriak bost dira: Cibrián, La Central Art Gallery eta Arteko Grosen; Ekain arte lanak Alde Zaharrean eta Arteztu Antigua auzoan. Tabakalerako erakusketa-areto nagusiko kontzertu iradokitzaileak eta Kursaaleko fatxadako proiekzioak osatuko dute lau eguneko egitaraua.

IREKIAK irailaren 12tik (osteguna) 15era (igandea) izango da, ordutegi jarraituan.

Ekitaldi honen eskaintza zabala da: ibilbide bat bisita gidatuekin, ostegunetik igandera bitartean eta egun osoz, ateak zabalik izango dituzten erakusketa-aretoetan barrena; Hotaru Visual Guerrilla kolektiboak Kursaaleko pantailarako sortutako Lurrazala site-specific obra bisualaren proiekzioa; eta Garazi Navas eta Manu Gaigneren "Sonografia Irudipenak - Urteaga" kontzertua, Tabakaleraren Topalekuak erakusketaren testuinguruan. Galeriek, bestalde, euren espazioetan izango diren ekitaldietarako gonbidapenak banatuko dituzte. Besteak beste kontzertuak, performanceak, solasaldiak, instalazioak…

Aurreko edizioetan bezala, obra erosketa sariaren deialdia egingo da, San Telmo Museoaren eta Kutxa Fundazioaren bildumek babestuta.

Hitzorduak

Osteguna, irailak 12

  • 17:00 - 21:00 - Galerietako erakusketen inaugurazioak
  • 17:00 - Ekain Arte Lanak: TAKE AWAY. Instalazioa / performancea NON STOP igandera arte (irailak 15). Berta Jayo, José Anievasen eta Amaya Dresneren lankidetzarekin
  • 19:00 - Cibrián: Yun Ping artistak performance bat egingo du
  • 20:30 - Hotaru Visual Guerrillaren Lurrazala lanaren proiekzioa Kursaalen

Ostirala, irailak 13

  • 16:00 - Bisita gidatuak gaztelaniaz Arteztu eta Ekain galerietan. Publiko orokorrarentzat.
  • 11:00 - Arteko Gallery: Artea aro digitalean: Tokenak eta artelanen ziurtapen digitala. Bildumagintza eta teknologia berriei buruzko topaketa ziurtapen digitaleko Bakarts enpresarekin eta Jaime de los Ríos artistarekin
  • 20:30 - Hotaru Visual Guerrillaren Lurrazala lanaren proiekzioa Kursaalen

Larunbata, irailak 14

  • 11:00 eta 16:00 – Lau bisita gidatu galeria guztietan barrena egunean zehar. Bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Publiko orokorrarentzat.
  • 11:30 - Arteko Gallery: Teknologia berriak artean gaiari buruz elkarrizketa Jaime de los Ríos artistarekin
  • 13:00 - Tabakalera: Garazi Navas eta Manu Gaigneren "Sonografia Irudipenak - Urteaga" kontzertua Topalekuak erakusketaren testuinguruan
  • 20:30 - Hotaru Visual Guerrillaren Lurrazala lanaren proiekzioa Kursaalen

Igandea, irailak 15

  • 11:00 - Bisita gidatuak euskaraz Cibrián, Arteko eta La Central galerietan. Publiko orokorrarentzat.
  • 12:00 - La Central Art Gallery: MUSIKA KOLORETAN performancea Iker Sánchez eta Eñaut Zubizarretarekin
  • 20:30 - Hotaru Visual Guerrilla Lurrazala lanaren proiekzioa Kursaalen

Erakusketak

Ekain Arte Lanak galerian

  • Izenburua: TAKE AWAY
  • Artista: Berta Jayo, Santander, 1971

Ekain galeriak Berta Jayo (Santander, 1971) diziplina anitzeko artista kontzeptualaren lana aurkeztuko du. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.

TAKE AWAY izenburupean bi instalazio aurkezten dira: horietako bat ekintza-instalazio bat IREKIAKen asteburuan, eta bestea, 24 argazki, adimen artifizialarekin sortutako fotomuntaiak eta prozesu digitalak.

Arteko Gallery gelarian

  • Izenburua: EXPAND3D: Formaren arazoa
  • Artista: Jaime de los Ríos, Donostia, 1982

EXAND3D multimedia lanen Formaren arazoa erakusketaren luzapen bat da. Lan horiek adierazpen piktorikoaren eta sorkuntza digitalaren arteko muga aztertzen dute, teknologia berrien eta paperezko obraren arteko elkarrizketak sortuz, NFT ziurtagiriekin.

Bere egite algoritmiko eta konputazionalaren bidez, Jaime de los Ríosek geometriaren oinarrizko elementuak erabiltzen ditu unibertso matematiko eta poetiko bat eraikitzeko, eta arrazoimenari eta poesiari buruzko bidaia autobiografiko batera gonbidatzen gaitu, bere algoritmo infinitu eta pintura digital ezagunen bidez.

La Central Art Gallery galerian

  • Izenburua: LILIK
  • Artista: Iker Sánchez, Irun, 1976

Iker Sánchez Silva artista plastiko eta musikariaren lanek kolore eta forma abstraktuen erabilera ausarta ezaugarri dute, eta musikarekiko lotura sakona islatzen dute, pinturaren bidez mugimendua eta emozioa agertuz.

Musikarako eta arterako bere pasioak uztartzeak konposizio dinamiko eta adierazkorrak sortzen ditu, bizitzaz eta kolorez beteak.

Arteztu galerian

  • Izenburua: DANTZA AMAIGABEA
  • Artista: Jose Zugasti, Eibar, 1952

Diziplina anitzeko erakusketa non egilea itsasoaren hizkuntza ezberdinak ulertzen saiatzen den… Forma eta kolorea, testua eta soinua Funtsean, oinarrizko zeinuen diskurtso baten instrumentuak dira… Non fluxua eta errefluxua betiko borroka kosmikoan kulunkan dabiltzan bere masa pisutsutik askatu eta istant batzuz hegan egin ahal izateko… Non poesia soilik herabeki azaleratzen den armonia anitz eta betierekoetan amestua…

Cibrían galerian

  • Izenburua: Bigarren bertsioa
  • Artistak: Itziar Bilbao Urrutia, Iñaki Garmendia eta Yun Ping
  • Komisarioak: Aimar Arriola eta weecolors

Cibriánek atsegin handiz aurkezten du Bigarren bertsioa erakusketa kolektiboa, Itziar Bilbao Urrutia, Iñaki Garmendia eta Yun Ping artisten lanekin osatua eta Aimar Arriola eta weecolors komisario dituena. Erakusketaren izenburuak –Bigarren bertsioa– aldaketaren eta transformazioaren ideiak iradokitzen ditu, prozesu batean forma desberdinak hartzeari buruzkoak. Zerbaitetara itzultzeko eta jarreretan tematzeko beharraren ingurukoak ere bai. Ideia horiek, aurreikusi gabe, hiru artisten lanean presente daude, eta erakusketan ageri da ezaugarri partekatu hori, esaterako, imajinario eta prozedura propioetara itzultzeko keinuan.

Galerien ordutegiak

  • Osteguna, irailak 12 - inaugurazioa 17:00 - 20:00
  • Ostirala, irailak 13 - ordutegi jarraitua 11:00 - 20:00
  • Larunbata, irailak 14 - ordutegi jarraitua 11:00 - 20:00
  • Igandea, irailak 15 - 11:00 - 14:00

Tabakalera

  • Izenburua: TOPALEKUAK
  • Artistak: Elena Aitzkoa, Josu Bilbao, Eduardo Chillida, Laia Estruch, Sheroanawe Hakihiiwe, Juf (Bea Ortega Botas eta Leto Ybarra), Christian Salablanca Díaz, Marianna Simnett.

Erakusketa honek Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egin asmo du, praktika artistiko garaikidetik abiatuta. Bere helburua testuinguru bat sortzea da, honako honen inguruan hausnartzeko: intuizioaren inguruan, bilaketa lanerako elementutzat hartuta, tokiarekiko loturaren inguruan, eta beste ezagutza modu sentikor eta sentsorialago batzuen inguruan, lan-metodologiatzat hartuta. Proiektu honetan Chillidaren obra eta idatziak abiapuntu bihurtzen dira elkarrizketarako, hausnarketa zabalagoei bide emateko "mundua sortzeko" moduaren inguruan.

Tabakalerako erakusketen ordutegia

Ostegunetik igandera - 12:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00

Kursaaleko proiekzioaren ordutegia

Ostegunetik, irailak 12, igandera, irailak 15, arte. 20:30 - 22:00.



lerroa-kolorea-eta-arima

Lerroa, kolorea eta arima

Xabier Martínez Riazuelo

Kondestable jauregia (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urtarrilaren 22tik
2026ko Martxoaren 15era

artea-helmuga-infinitua

Artea, helmuga infinitua

Erakusketa kolektiboa

Arteko Gallery (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Azaroaren 21etik
2026ko Otsailaren 27ra

eduki-sentikorra

Eduki sentikorra

Miguel Mendoza

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urtarrilaren 15etik
2026ko Otsailaren 27ra

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

Ots. 04 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.