artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Miren Arzalluz izendatu dute gaur Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi

Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak Miren Arzalluz historialari eta komisario ezaguna izendatu du gaur Museoaren Zuzendari Nagusi, azken hilabeteotan osatu den hautaketa-prozesua burutu ondoren. Apirilaren 1etik aurrera hartuko du kargua.

miren-arzalluz-izendatu-dute-gaur-guggenheim-bilbao-museoaren-zuzendari-nagusi

| 2024ko Azaroaren 12a

Patronatuak Miren Arzalluz aukeratzearen arrazoien artean daude hark nazioarteko kultur-erakundetan duen esperientzia eta horri esker lortu duen aintzatespena; Museoaren proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzeko borondatea; Museoa herrialdea eraldatzeko estrategian giltzarria izateko helburuarekin bat etortzea; eta Museoak lan egiten duen testuinguru kulturalekiko sentsibilitatea erakustea, tokiko balioak eta balio globalak integratzeko gaitasuna baliatuta.

Miren Arzalluz Loroño (Bilbo, 1978) Palais Galliera-Parisko Modaren Museoaren zuzendaria da gaur egun eta kulturaren arloan nazioarteko ospea duten erakundeetan erantzukizun handiko lanetan osatu duen ibilbidearen ostean dator Guggenheimera. Artearen historiaren, ikerketaren eta museoen arloetan duen ezagutza sakona dakar, eta, horrez gain, eskarmentu handia du erakundeen kudeaketan eta nazioarteko harremanetan.

Deustuko Unibertsitateko doktoregoa du Historian, Artearen Historiako Masterra egin zuen The Courtauld Institute of Art-en eta Politika Konparatuan Masterra London School of Economics-en. Azken sei urteotan Palais Gallieraren zuzendaria izan da eta erakunde hori berritzeko eta handitzeko proiektu handinahi baten ardura izan du, museoaren birdefinizio sakon eta berritzaile baten bidez erakunde hori fase berri baterantz eramatea lortuz. Paris Musées eta Parisko Hiriko erakundeekin lankidetzan, Miren Arzalluzek diziplinarteko ikuspegi berri bat sustatu du, Palais Gallieraren eta nazioarteko beste arte eta diseinu museo batzuen arteko elkarrizketak eta kolaborazioak ezarriz, eta publikoaren nahiz kritikaren aldetik onarpen handia izan duten erakusketak sortuz.

Miren Arzalluzen nazioartean lortutako aintzatespena bestelako lorpenek egiaztatzen dute: 2024an Frantziako Kultura Ministerioak Chevalière de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu du, eta berriki Estatu Batuetako diseinu-sari nazionaletan epaimahai izendatu dute, New Yorkeko Smithsonian-eko Cooper Hewitt Diseinu Museoak ematen dituen National Design Awards 2025eko sarietarako.

Miren Arzalluzek gaur egungo euskal kulturarekin lotura hestuak ditu ere: Bilboko Arte Ederren Museoaren Aholku Batzorde Artistikoaren kidea da, eta Parisera joan aurretik Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen. Erakunde hori Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da, eta nazioartean euskal kultura eta sorkuntza garaikidearen ikusgarritasuna bultzatzeko lan egiten du. Arte-aditu independente gisa izan duen esperientziari esker, erakusketak komisariatu ahal izan ditu munduko hainbat herrialdetan, eta bost urtez Balenciaga Fundazioaren eta Museoaren komisario-buru izan zen, erakusketen eta Bildumaren arduradun.

Miren Arzalluz Zuzendari Nagusi Hautetsi izendatuko dute 2025eko martxoaren 1ean eta izendapenak egun horretatik aurrera izango du eragina. Lau astez, apirilaren 1era arte, murgiltze-prozesu bat egingo du Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoetan, Juan Ignacio Vidarte Museoko Zuzendari Nagusiarekin batera. Egun horretan, Miren Arzalluzek Zuzendari Nagusi kargua hartuko du, erantzukizun osoz.

Hautaketa-prozesua

Maiatzaren 20an Juan Ignacio Vidartek Patronatuan Zuzendari Nagusi gisa dituen ardurei amaiera emateko erabakia iragarri zuen, Museoaren zuzendaritzan belaunaldi berriaren ordezkari bat sartzea ahalbidetzeko. Hortik aurrera, nazioarteko hautaketa-prozesu bat jarri zen abian, artearen eta kulturaren sektoreko zuzendaritza-kideak kontratatzeko zereginetan nazioarteko esperientzia handia duen Berlingo Antonia Josten enpresaren eskutik.

Ekainaren 3tik 30era bitartean hautaketa-prozesuaren zabalkundea egin zen eta eskabideak Museoaren webgunean aurkeztu ahal izan ziren. Fase horretan 1.160 bisita erregistratu ziren Museoaren webguneko zegokion atalean: 739 gaztelaniaz, 327 ingelesez, 50 frantsesez eta 44 euskaraz.

Honako ezaugarri hauek bilatzen ziren, besteak beste: artearen eta museoen funtzionamenduaren ezagutza handia izatea, arlo horren barruan nazioartean kudeaketa- eta plangintza-gaitasun egiaztatuak izatea, lidergo-gaitasuna eta esperientzia izatea funtsak lortzeko eta audientziak garatzeko, hainbat hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna izatea, prestakuntza eta kualifikazio handia izatea museoen jardunarekin lotutako gaietan, eta Museoaren errealitate instituzionala eta testuinguru soziokulturala ezagutzea.

Prozesuan, jatorri geografiko desberdineko 79 profesional hartu ziren kontuan. Profilak aztertu eta elkarrizketak egin ondoren, Antonia Josten enpresak hautagai aukeratuen zerrenda bat osatu zuen, eta hautaketa-batzordeari bidali zion baloratzeko. Batzorde horrek hautagaiak ebaluatu zituen eskatutako gaitasunen eta ezaugarrien arabera, eta, azkenik, haien ustez hautagairik egokiena eta artearen munduko erronka berriei hobekien erantzungo ziena aukeratu zuten.


maitia-begira-nazazu

Maitia, begira nazazu

Ritha Thende Komba Mingomba

Marzana aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 30etik
2026ko Ekainaren 12ra

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Martxoaren 26tik
2026ko Uztailaren 19ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

pasaia

Pasaia

Leo Burge

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Apirilaren 17tik
2026ko Ekainaren 28ra

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

2026ko Urtarrilaren 26tik
2026ko Irailaren 06ra

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.