artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa aurkeztu du

pantea artista iraniarraren soinuzko fikzioa da eta migrazioaz, ekologiaz eta gizakienak ez diren bizimoduez hausnartzera gonbidatzen gaitu. Simorgh du izena eta gaurtik 2025eko martxoaren 2ra arte entzun ahal izango da Tabakalerako eskailera nagusian.

tabakalerak-donostiako-txorien-kantuak-esploratzen-dituen-soinu-instalazioa-aurkeztu-du
Clara Montero, pantea eta Anna Ramos Tabakalerako eskaileretan.

| 2024ko Azaroaren 13a

Tabakalerak, Scala programaren barruan, Simorgh izenburua duen soinu-instalazioa hartu du, pantea artista iraniarrak taxutua. Espazio honetarako propio sortutako pieza honen izenburua, Simorgh, antzinako jakinduria eta ezagutza irudikatzen dituen Irango "simurg" hegazti mitikotik dator. Simurgen alegorian oinarritua –persieraz "sī murğ" ere deitua, "hogeita hamar txori" esan nahi duena– hausnarketa sakona egitera gonbidatzen gaitu ekologiaz, migrazioaz, eta gizakien eta ez-gizakien arteko hartu-eman interdependenteez.

Instalazioa Anna Ramosek komisariatu du –Radio Web MACBAko arduraduna eta soinu-artearen alorrean aditua– eta soinuaren eta pentsamendu garaikidearen arteko lotura berriak ezartzea du helburu. Hala, Simorghek entzute aktiboko gune bat eskaini nahi du Tabakaleran, ingurumenarekiko loturaz eta planetan elkar bizi diren ekosistemez –gizakienak ez diren horiez– galde egiteko topalekua izan dadin.

Simorgh instalazioan, pantea artistak Tabakalera inguruko eta Donostiako hegaztien hotsak fusionatzen ditu; landa-grabazioetatik datozen soinuak dira, hegazti horiek migratzen duten tokietatik zuzenean transmitituak. Instalazioa egunez egun eboluzionatzeko diseinatu da, eta hartzen duen programazioak ingurunea imitatu, eraldatu eta berarekin elkarrizketa bat ezartzen du, "gizakiena ez den fikzio" moduko batean. Egun bakoitzean, hogeita hamar espezietatik, hegazti bat izango da soinu-esperientziaren protagonista, entzunaldi bakoitza ekintza errepikaezin bihur dadin.

Estereo-soinuen lau geruzaz (8 kanalez) osatutako pieza da, eta soinu-esperientzia inguratzailea sortzeko konbinatu dira. Geruza horietako bat zuzenean transmititzen da Locus Sonus-en bidez –2005ean Frantzian sortutako laborategia, soinu-artea ikertzen diharduena eta soinuan, zuzeneko entzutean eta soinuzko paisaian espezializatua–. Beste hiru geruzak hegaztien kantu espezifikoen grabazioak dira, iraupen desberdineko loopetan antolatuak, nahaste jarraitua eta aldakorra eskaintzeko asmoz. Obraren zati hau Cristina Enearekin lankidetzan garatu zen, inguruan dauden 30 hegazti-espezie identifikatzea ahalbidetu zuen ikerketa baten bidez.

Soinu-iturrien artean xeno-canto komunitatearen erregistroak ere badaude, Creative Commons lizentzien pean mundu osoko hegaztien kantuak biltzen eta partekatzen dituen online artxibo kolaboratibokoak. Hala, soinu horiek partekatzeko aukera ematen dute, baimenik eskatu eta ordaindu beharrik gabe. Audio-geruza horiek guztiak konbinatzean, etengabe aldatzen den "elkarrizketa" bat birsortzen du lanak hegaztien presentzia dinamikoa islatzeko, arabazozo pikartena, arrano txikiena, eta flamenkoena, beste espezie askoren artean.

Migratzailearen poetika

Simorghek modu kontzientean jorratzen ditu migrazio-fluxuak eta muga lausoak klima-aldaketaren eta behartutako desplazamenduen aroan. Tabakalerako eskailera nagusia –instalazioa ezarri den espazioa– igarobide bat da eta audio-pistak egunean zehar lekualdatuko dira bertatik. Mugimendu-egoera horrek indartu egiten du migrazioaren eta konektibitatearen gaia, klima eta lurraldeak krisian diren testuinguruan. Gainera, lan honek diagrama bisual bat du horman, egunero entzuten diren hegaztien egutegi espekulatibo bat aurkezteko, baita habiak eraikitzeko errezeta bat ere; tokiko materialetatik abiatuta –besteak beste buztin-lurra, almidoia eta zurtoin lehorrak– publikoa keinu poetiko horiek beren inguruneetan erreplikatzera gonbidatzen du.

Artistaren biografia

pantea diziplina anitzetan diharduen artista iraniarra da, ekologiarekin lotutako narratibetan eta soinu-praktika kolaboratiboetan zeharo murgildua. Bere lana sozialki konprometitua da, eta lurralde komunen esplorazioan eta entzute aktiboaren ahalmenean fokatzen da. Nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste nabarmentzekoak: Khamoosh –Irango soinu-ondarea zaintzera bideratua– eta Soundcamp –entzute aktiboa eta Acoustics Commons sustatzen diharduen ekimen kolaboratiboa, munduko hainbat lekutatik ingurumen-soinuak eta soinuzko paisaiak esploratu eta zuzenean emateko–. Azken proiektu honek baterako entzute-sare global bat sustatzea du helburu, non inguruneko soinuak –naturakoak, hirikoetakoak nahiz landakoak– jaso eta denbora errealean transmititu ahal diren, ingurunearekiko konexio sakona eta ingurumen-kontzientzia bultzatzeko.

panteak hainbat herrialdetan izan ditu erakusketak eta emanaldiak, tartean Erresuma Batuan, Herbehereetan, Alemanian eta Turkian, eta garatzen duen praktikan interdependentziarako tresna da soinua.

Eskertza eta lankidetza

Proiektu hau Cristina Enea Fundazioarekin izandako lankidetzari eta hainbat ikerketa-iturriren ekarpenari esker gauzatu ahal izan da, haien artean xeno-canto, The Eurasian African Bird Migration Atlas, SEO/BirdLife eta Locustream Soundmap. Instalazioak Oihana Orkolaga, Mateo Regla eta Uxua Arana kolaboratzaileen laguntza du, baita Parsa Jamshidirena ere programazioan. Simorgh Creative Commons lizentziapean partekatutako obra da, pantearen lanaren bereizgarri den lankidetza eta irekitasun senarekin bat etorriz.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.