artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte platanoa urre prezioan saldua Sotheby's enkantetxean

2019an Miamin lehen aldikoz aurkeztu zen Cattelanen banana famatua 6,2 milio dolarretan saldua izan berri da.

arte-platanoa-urre-prezioan-saldua-sotheby-s-enkantetxean
Maurizio Cattelan, Comedian 2. zbk, ed. 3 + 2 EA, 2019, 20 x 20 x 5 cm. © Sotheby's

Jatorria: JournalDesArts
| 2024ko Azaroaren 23a

Bere lan probokatzaileengatik ezaguna den Maurizio Cattelanek, zarata sortu du berriz ere Comedian obrarekin, zinta itsaskorrarekin pareta bati itsatsitako platanoarekin. 2019an Art Basel Miami Beachen lehen aldikoz aurkeztua, obra — 3 aletan eta 120.000 dolarretan saldua une hartan — gailurrera iritsi da 2024ko azaroaren 20an Sotheby's-ek New Yorken antolatutako enkantean: 6,2 milioi dolarren truke esleitua izan da (5,7 milioi euro inguru), gastuak barne, hasierako estimaziotik (1 eta 1,5 milioi dolar artean) askoz harago joanda.

Manhattango janari-denda batean goizean 35 zentimoko prezioan erositako fruta arrunt hori benetakotasun-ziurtagiriarekin eta banana usteltzen denean ordezkatzeko argibideekin batera dator. Justin Sun enpresari txinatarrak irabazi du enkantea, beste sei lehiakideren aurrean. Platanoa kontsumitzeko asmoa adierazi du, keinu horren bidez artearen eta herri kulturaren historian izan duen rola azpimarratuko duela esanez.

Maurizio Cattelanek Comedian artearen merkatuko espekulazioaren kritika zorrotza gisa sortu zuen. "Objektu batek zer oinarritan hartzen du balioa?" bere buruari galdetzen dio, azpimarratuz artistek normalean ez dutela deus jasotzen beren sorkuntzen birsalmentetatik. 2019an, Miamin, obrak sorkuntza mota horren zilegitasunaren inguruko eztabaida bizia piztu zuen. David Datuna artistak lehen platano hura jan zuen azokan bertan, performance probokatzaile batean, eta minutu batzuk geroago banana ordezkatu zuten.

Erosketa horren epe luzerako bideragarritasunaz zalantza izaterik badago, lizitazio horrek erosleari bere nabarmentasun momentua izateko aukera ematen dio, eta Sotheby's-i prentsa zabala. Salmenta errekor honekin, Comedianek funtsezko galdera planteatzen jarraitzen du: zerk ematen dio balioa arteari?


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.