artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Rodriguez eta Perez

Perezek dimisioa eman zuen egunean entzun nuen Caixabank dela [espainiar] estatuan etxebizitza gehien dituen enpresa. Gure herrian, eta Guggenheim efektuaren ondorioz, balio propioak zituen alderdi baliotsua izatetik zerbitzuak elikatu behar dituen tresna ekonomiko izatera pasatu da kultura.

rodriguez-eta-perez

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Abenduaren 13a

Datak harritu nau: 2018ko abenduaren 22an idatzi nuen Ane Rodriguezek Tabakalerako kultur zuzendaritza uztearen inguruko zutabea, eta ia egun berdinean, sei urte beranduago, Fernando Perezen oso antzeko dimisioari buruz ari naiz. Gabonak garai ona omen dira kontutxo hauek argitara ateratzeko: laneko eta lagun arteko bazkariak, poteoa, erosketak… distrakzio gehiegi kultur zentro bateko zuzendariaren dimisioari kasu egiteko.

Fernando Perezek Azkuna zentroko zuzendaritza utzi du, Rodriguezek egin zuen bezala. Baina biek ala biek euren lanarekin jarraitu nahi zuten. Bi kasuetan, zuzendaritza uzteko arrazoia indar politikoen presioa eta kulturaren baldintzapena izan dira. Perezen kasuan, dirudienez, La Caixaren STEAM gela bat eraikinean txertatu nahi ez izateagatik. Nolakoak diren gauzak: Perezek dimisioa eman zuen egunean entzun nuen Caixabank dela estatuan etxebizitza gehien dituen enpresa. Baina Bilboko Udalak, alegia, guk, eraikin publiko baten erabilera emango diogu eta arkitektonikoki moldatuko dugu bere beharretara egokitu dadin. Baliabide publiko batek publiko izaten jarraitu zedin eskatzea izan da Perezen bekatu mortala.

Hala ere, Perezek udalarekin zuen tirabira ez omen zen oraingoa: aurretik jada presioak jasan zituen artearekin zerikusirik ez zuten erakusketak zentroan txertatzeko. Rodriguezi antzeko zerbait gertatu zitzaion: publiko gehiago erakartzeko presioa etengabekoa izan zen, erakusketaerrazagoaketaulergarriagoakegin zitzan. La Caixaren STEAM gelak Azkuna zentroko artisten laborategi eta erresidentzien esparrua hartuko du. Tabakaleran zein Azkuna zentroan, artea gehiegiomen da; erakartzen dituen turista gutxientzat gehiegi. Arteak esperimentaziorako esparruak izaten jarraitu zezala aldarrikatzea izan da Perezen akatsa.

Perezen eta Rodriguezen kasuen atzean marko bera dago, kultur politika beren emaitza dira. Gure herrian, eta Guggenheim efektuaren ondorioz, balio propioak zituen alderdi baliotsua izatetik zerbitzuak elikatu behar dituen tresna ekonomiko izatera pasatu da kultura. Galdeketa bat egin dezala soziologoren batek Bilbon, ziur bainago biztanleen %75ados egongo zirela "museoen funtzioa turismoa erakartzea da" esaldiarekin. Horregatik ez da Fernando Perezen dimisioaren inguruko zalapartarik egongo, eta agian hurrengo zubian, edo Aste Santuaren aurreko egunotan, egunkarietako orrialde ezkutuenetan argitaratuko da Azkuna zentroko hurrengo zuzendaria ez dela arte aditu bat izango, ekonomista, kudeatzaile edo kargudun politiko bat baizik. Kultura errekurtso bat bada, onurarik handiena atera behar zaiolako.

Garaiz al gaude marko hori apurtzeko? Bilbon, behintzat, zaila dirudi.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.