artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak eta artium museoak jai jardun artistikoentzako institutuaren seigarren edizioaren deialdia ireki dute

2025eko uztailean eta abuztuan izango da JAI, artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoen bidez eta jakintzak transmitituz prestakuntza sustatzen duen programa. Jorge Oteiza Museo Fundazioa izango da proiektuaren laguntzaile beste urte batez.

tabakalerak-eta-artium-museoak-jai-jardun-artistikoentzako-institutuaren-seigarren-edizioaren-deialdia-ireki-dute

| 2025eko Urtarrilaren 17a

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Museoa Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jorge Oteiza Museo Fundazioaren laguntzarekin, deialdia ireki dute JAI, Jardun Artistikoentzako Institutua prestakuntza-programaren seigarren edizioan izena emateko. Programa hori 2025eko uztailean eta abuztuan egingo da. JAIren lehen edizioa 2020 urtean izan zen, eta hiru erakundeen programetan parte hartzen duten artistek artistei eta arte garaikidearen sektoreko beste eragile batzuei ezagutzak transmititzean oinarritzen da. JAI 2025ek, orain arte, Marwa Arsanios, Claire Atherton, Josu Bilbao, Fermín Jiménez Landa, Maider López eta Éric Lacasaren parte-hartzea iragarri du. Egitarauak, gainera, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco, Ibon Aranberri eta Olatz Otalora artisten tutoretza barne hartzen du. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.

2025eko JAI Jardun Artistikoentzako Institutuaren deialdia artistei eta sektoreko beste eragile batzuei zuzenduta dago, artearen metodologietan sakontzeko interesa izatea beste baldintzarik gabe. Gehienez 16 ikasle hautatzeko prozesuan parte hartzeko, hautagaiek Artium Museoaren eta Tabakaleraren webguneetan deialdiaren oinarriekin batera aurkituko duten inprimakia bete beharko dute, curriculum vitaea eta biografia, motibazio-gutuna eta aurreko lanen irudiak biltzen dituen dosier digitala erantsita.

Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Catalina Lozano (Artium Museoko komisario nagusia) eta Oier Etxeberria (Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) izango dira JAIko ikasketa-batzordeko kideak eta haiek arduratuko dira 16 parte-hartzaileak hautatzeaz. Emaitza martxoaren 14an argitaratuko da.

Zortzi asteko iraupenarekin, artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoen bidez egituratzen da JAI, eta jarduera artistikoa ulertzeko modu desberdinen arteko elkarrizketak zabaltzeko baliabide gisa aurkezten da. Programak sortu zenetik planteatutako mekanikak eskatzen du irakasle bakoitzak bere lan-prozesuak definitzen dituzten jakintza praktikoak ikasleei transmititzen saiatzea.

Formakuntza-saioak 2025eko uztailaren 2tik abuztuaren 22ra bitartean izango dira eta Artium Museoan hasiko dira. Museoak lanerako espazio komun bat eskainiko du, eta, horrez gain, artxibora eta liburutegira sarbidea izango du ikerketa-lanetarako. Lantegiak, uztailaren amaieran Tabakaleran egingo dira, Artisten Espazioab, hain zuzen ere. Gune komunetara sartzeaz gain, parte-hartzaile bakoitzak azterlan bat izango du prestakuntzaren fase honetan. Gainera, uztaileko egun batzuetan Altzuzara joango dira ikasleak, Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean.

Matrikularen prezioa 400 eurokoa da. Hautatutako pertsonei ostatua bilatzeko orientazioa emango zaie Gasteizen eta Donostian, eta horien kostua ez dago ikastaroaren matrikularen prezioan sartuta. JAIko ikasketa-batzordeak gehienez 4 beka ematea erabaki ahal izango du. Beka horiek matrikula ordaintzetik salbuetsiko dira eta 900 euro gehiago eskainiko zaizkie mantenu gisa.

JAI 2025 Jardun Artistikoentzako Institutua

Antolatzaileak: Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa

Laguntzailea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Deialdia zabalik 2024ko abenduaren 23tik 2025eko otsailaren 14ra

Egoitzak: Artium Museoa, Oteiza Museoa, Tabakalera

Informazio gehiago, deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa:

  • www.tabakalera.eus
  • www.artium.eus

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

storyboard

Storyboard

Juan Aizpitarte

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Ekainaren 27ra

mirari-bat-egunean

Mirari bat egunean

Nagore Txibite

Sario (NUP) (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Apirilaren 30etik
2026ko Ekainaren 13ra

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

2026ko Urtarrilaren 26tik
2026ko Irailaren 06ra

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.