artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Labea Aretoa" Arte-Instalazioen Nazioarteko I. Lehiaketa

AEDAS Homesek "Labea Aretoa" Arte-Instalazioen Nazioarteko I. Lehiaketa jarri du abian. Lehiaketaren ardatz nagusia hiriko Ziudadela ezagutarazi eta zabaltzen laguntzea da, Ziudadelako Labea Aretoa zehazki, arte garaikidea eta esperimentala sustatzearekin bat.

labea-aretoa-arte-instalazioen-nazioarteko-i-lehiaketa
Iruñeako labearen irudi bat, Iñaki Olazabalen eskulturekin, 2018an. Arg/ Naiz:

| 2025eko Urtarrilaren 29a

Lehiaketan parte hartzen dutenek formularioa bete eta proposamena bidali beharko dute 2025eko martxoaren 3a baino lehen https://www.aedashomes.com/salahorno webgunearen bidez. Epaimahaiak irabazle bakarra aukeratuko du, 10.000 euroko saria jasoko duena, saritutako instalazioan erabiliko diren material guztiak barne hartuko dituena.

Labea Aretoa Ziudadelan kontserbatutako eraikinik zaharrenetako bat da. XVI. mendekoa da, eta 1644. urtean amaitu zituzten hura eraikitzeko lanak. Jakiak erre eta egosteko erabiltzen zen. Oinplano biribila du, 10 cm-ko diametroduna, eta 8,90 cm garai da. Guztira, 78,50 metro ditu. Adreilu trinkozko kupula du. Zorua, berriz, Ezkabako harrizko galtzada-harriekin osatua da. Oinplanoa kalearen maila berean dago, eta bi ate ditu sarbide gisa.

Egitasmo honekin, parte hartzaileek Labea Aretoan instalatzeko moduko artelan bat egitea lortu nahi da. Labea Aretoaren historia eta arkitektura inspirazio-iturri izan daiteke arte-instalazioak sortzeko. Beraz, artelanak lotura izan behar du jarriko den tokiarekin: sorkuntzak zerikusia izan behar du toki jakin horrekin, balioa eman behar dio, tokia oinarri hartuta sortu behar da. Tokiarekin, haren historiarekin, hura hautemateko moduarekin eta izan ditzakeen esanahiekin lotutako esperientziak eskaini behar ditu artelanak. Edozein material erabil daiteke sorkuntzak egiteko, eta edozein forma eta motatakoak izan daitezke, baita ikusizkoak, entzunezkoak edo bien arteko nahasketa bat ere. Azken batean, instalazioa hiriaren historiari buruzko gaiak, gai sozialak eta ingurumenarekin lotutakoak jorratzeko erabiltzean datza egitasmoa, elkarrizketa eta kontzientzia sozial eta kolektiboa sustatzeko.

Iruñeko Udalak, AEDAS Homesek eta gainerako kolaboratzaileek beren esku dauden komunikabideetan eta sare sozialetan emanen dute lehiaketaren eta irabazlearen berri.

Lehiaketak AEDAS Homesen babesa du, "Con las artes" programaren barruan. Programa horren bidez, enpresak artea eta kultura hedatzen laguntzen duten ekintzak egiten ditu, bere ingurumen-helburu handinahien barruan.Kultura hiri-identitate berriekin kohesionatzea da helburua, gizartearen eta artisten arteko zubiak eraikiz, kulturarekiko eta herritarkontzientziarekiko konpromisoa sustatuz.

Egitasmoa martxan jartzeko, AEDAS Homesek Iruñeko Udalaren eta Huarte Zentroaren babesa jaso du.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.