artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Proiektutik artelanera

Santiagoko Cidade da Cultura-n nago, Galizian; hiriaren erdialdetik lau kilometrora eraiki zen kultur azpiegitura proiektu erraldoian. Eraikuntzak edozein harrituta uzteko modukoak dira, bai tamainari begiratzen badiogu, bai kopuruari begiratzen badiogu ere.

proiektutik-artelanera
Arg/ Luis Miguel Bugallo Sánchez (Lmbuga)

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 14a

Aurreikusitako bederatzi eraikinetatik sei bukatu ziren orain dela urte gutxi: Museoa, Galiziako liburutegi eta artxibo nagusia, kultur berrikuntzarako egoitza, teknologiarako eraikina, Sormen Ekintzailetzako Zentroa eta bulegoetarako eraikina. Arte Zentroa eta Musikaren eta Arte Eszenikoen Zentroa ez ziren eraiki.

1999an onartutako proiektua garai hartan Galiziako presidentea zenaren, hau da, Manuel Fragaren legatu moduan pentsatu zuten, eta horretarako nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu. Irabazlea Peter Eisenman arkitekto estatubatuar ezaguna izan zen.

Orain Eisenmanen proiektuaren maketaren aurrean nago. Ederra dela onartu behar dut, nahiz eta gauden eraikuntzak txiki sentiarazten gaituen. Arkitektoaren proposamena interesgarria da Gaiás mendiaren geografian txertatzen delako era goxo batean ia desagertu arte. Arkitektoak Compostela hiriaren alde zaharreko erreplika egin nahi izan omen du mendiaren gainean;horretarako, hirigintza proiektu bat izango balitz bezala kokatu nahi ditu eraikuntzak, hiri berri baten etxadiak izango balira bezala, kaleak eta kantoiak moztutako geometria zorrotz batean.

Baina, maketatik begiak altxatuta Museoa izeneko eraikinari begira jartzen garenean, proiektuan jasotako sentsazio guztiak desagertzen dira bat-batean. Giza eskalarik gabe, altuera izugarria duen eta hutsik dagoen espazio erraldoiaren barruan galtzen gara. Edukirik gabeko edukiontzi izugarri baten barruan gabiltza norabide zehatzik gabe. Kalera irteten garenean, ia hutsik dauden kaleak zeharkatzen ditugu eraikuntza arrotzen artean, eta maketaren goxotasunik gabeko espazioan galduta gaudela iruditzen zait.

Esperientzia honek egiaztatzen dit zein urruti dauden arkitekto baten asmoak gauzatzen diren proiektuetatik. Beti pentsatu izan dut maketa guztiak politak direla, eskulturak dirudite, baina arkitektura eraikitzea zaila da;hau da, asmoak gauzatzeak arkitekto baten maila adierazten duela uste dut. Fragak utzitako herentzia den paisaia isolatu, huts eta triste batetik ihes egiteko gogoz gaude.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.