artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gerren aurkako aldarria sormen bilakatu dute 220 artistak Amarika aretoan

'Gerra eta denbora. Decrecimiento' erakusketa martxoaren 30era arte egongo da zabalik Gasteizen. Hitzaldiak, poesia errezitalak eta antzerki saioak ere antolatu dituzte, gatazkak eta desazkundea ardatz hartuta.

gerren-aurkako-aldarria-sormen-bilakatu-dute-220-artistak-amarika-aretoan
'Gerra eta denbora. Decrecimiento' erakusketan parte hartu duten artistetako batzuk. ARABAKO FORU ALDUNDIA

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 7a

Duela bi urte, Espazioa erakusketa aretoa eta kultur taldearen ekimenez, dozenaka artistak parte hartu zuten Gerra eta denbora erakusketan. Gasteizko Amarika aretoan ikusgai jarri zuten erakusketa, eta haren bueltan 30 jarduera baino gehiago antolatu zituzten urte bereko martxoa eta apirila bitartean. Ordutik, hilabete batzuk igaro dira, baina gerra hotsak ez dira isildu; are, gaur egun gerra horietako askok piztuta jarraitzen dute, eta berriak sortu dira. Horregatik, gerraren aurkako aldarriari heldu dio atzera aretoak, eta diziplina ugaritako artisten ekarpenarekin erakusketa ondu du Amarika aretoan: Gerra eta denbora. Decrecimiento.

"Gaur egun 56 gerra daude piztuta, eta gero eta jende gehiago hil eta baliabide gehiago suntsitzen dituzte; hor dago Gazako sarraskia, adibidez. Horregatik antolatuko dugu gerra guztien kontrako erakusketa bat, uste dugulako gerra dela sistemaren interesen adierazpenik krudelena". Jose Cos Espazioa aretoko arduraduna da, eta, haren esanetan, gerrak daudenean kulturak ezin du beste alde batera begiratu. Hain justu ere, 220 artistaren parte hartzearekin ondu dute gerren aurka antolatutako erakusketa —eskulturak, margolanak, argazkiak eta instalazioak—, bai eta horren inguruan prestatutako egitaraua ere. Martxoaren 30era arte egongo da zabalik.

Alde batetik, Amarika aretoan ikus daitezke hainbat artistak egindako lanak. Denera, 110 artista plastikoren obrak paratu dituzte: 82 artistaren lan indibidualak, eta zenbait kolektiboren lan bateratuak. Besteak beste, Charo Martinez, Ernesto Murillo Simonides, Irantzu Lekue, Arantza Eziolaza, Eider Lozano eta Malu Riaza artisten obrak daude ikusgai. Beste alde batetik, eta lan horien osagarri, beste diziplina batzuetako sortzaileen lanak ere bildu dituzte; eta, hala, Amarika aretoan eta Artium museoan poesia errezitalak, hitzaldiak, bertso saioak, dantza ikuskizunak eta antzezlanak egingo dituzte.

Gerra, negozio

Erakusketa gogoetarako akuilu izatea nahi dute arduradunek, eta izenburuaren esanahia esplikatuz azaldu du Cosek zein den asmoa. Palestinako eta Ukrainako gerretan hildakoak gogoan, gerra "negozioa" dela ohartarazi du: "Munduko gastu militarra handitzen ari da, armen salerosketa da munduan irabazirik handienak ematen dituzten negozioetako bat, munduko aurrekontu militarraren erdia baino gehiago NATOko herrialdeen eskuetan dago...". Eta gerran denborak duen garrantziaz ere hausnartzeko parada hartu dute erakusketan esku hartu duten artistek: "Izan ere, guk denboraren inguruan dugun pertzepzioa eta gatazkak sufritzen dituztenek dutena ez dira igualak".

Gerrari eta denborari loturik dago erakusketaren hirugarren ardatza ere: desazkundea. "Mugarik gabeko hazkundearen mende gaude, sistemaren xahutze ekonomiaren eta kultura kontsumista eta mugagabearen ekonomiaren mende. Agian, gerra gatazken berehalako izugarrikeriak ez digu uzten ikusten nola gerra global bat gertatzen ari den", dio Cosek.

Amarika ixtearen aurkako herri ekinaldi legegilea, tramiterako

Arabako Batzar Nagusietako mahaiak tramiterako onartu du Amarika aretoaren itxieraren aurka Espazioak aurkeztutako herri ekinaldi legegilea. Jose Cos Espazioko arduradunak azaldu duenez, orain lau hilabeteko epea zabalduko da itxieraren aurkako sinadurak biltzeko. Oraindik ez dakite zenbat sinadura beharko dituzten ekinaldiak aurrera egin dezan, baina aski babes biltzea espero dute.

Arabako Foru Aldundiaren erabakiaren inguruan haserre mintzatu da Cos, eta arbuiatu egin ditu Ana del Val Kultura diputatuak itxiera justifikatzeko emandako argudioak: "Amarika aretoa nola edo hala itxi nahi dute, eta horretarako esaten dute ez dituela nahikoa bisita. Baina aretoaren erdia ia erabili gabe dute. Ez al da izango ez dutela han erakusketarik egin nahi?". Espazioko buruak uste du instituzioek "irtenbide duina" eman beharko lioketela gune horri.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.