artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Espazioaren deseraikuntza

'El caso de l(a casa) museo(a)' | Artista: Joelle Tuerlinckx. | Non: Artium museoan, Gasteizen. | Noiz arte: Apirilaren 27ra arte.

espazioaren-deseraikuntza
Joelle Tuerlinckxen lan bat, Artiumeko erakusketan. ARITZ LOIOLA / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 20a

Joelle Tuerlinckx. Ez nuen artista ezagutzen, eta, noski, haren lanaz ere tutik ere ez nekien. Hasieran, artista gazteren bat izango zela pentsatu nuen, ez dakit oso ongi zergatik, baina zer urtetan jaio zen ikustean ohartu nintzen ezetz,nire gurasoen adinaren bueltakoa zela. Internetera jo nuen jarraian, eta hara non topatu nuen Madrilgo Reina Sofia museoko bildumaren erakusketan badela bere pieza bat, eta 2009an museoak berak kudeatzen duen Palacio de Cristal espazioan banakako erakusketa bat egina zuela. Artiumeko zuzendari Beatriz HerraezReina Sofia museoan lanean ibilitakoa da, eta, nahiz eta ez zegoen han lanean Tuerlinckxen banakako erakusketa jarri zutenean, ez litzateke arraroa pentsatzea Artiumen orain duen El caso de l(a casa) museo(a)erakusketa handik nolabait eratorria-edo dela.

Sarrerako testuan bi gako ematen dira erakusketa ulertzeko: bata, artista kontzeptuala dela,alegia, kontzeptuak eta ideiak aztertuz lanegiten duela; eta bestea, askotan tokian-tokirako pentsatutako piezekin lan egiten duela. Hasieranasmakizun baten pistak dirudite; are gehiago testuarekin batera museoko espazioen maketa bat dagoenean eta areto barrura begiratu eta hainbat objektu txiki ikusten direnean bata bestearen segidan. "Zer da hau?",galdegin zidan nire kideak, arteari lotutako ororen erantzuna izango banu bezala. "Ba orain ikusiko dugu"pentsatuz, sorbaldak altxatu, eta, arrotzeta ezezagunzaigunaren aurrean sortzen den arbuiatzeko joera orokortuaren aurka, pistei heldu, eta artelanak esperimentatzea besterik ez zegoen.

Lehenengo geldialdia, maketan. "Zergatik ari zara horri hain luzaz eta hain kontzentratuta begira?". Sarrerako testuaren ondoan egonik, zentzua zuen maketa hura erakusketa ulertzeko beste gakoetariko bat izateak. Erakusketa bera zen begirada batean bertan ikus zitekeena; baina piezek baino garrantzi handiagoa hartzen zuten espazioek, maketak espazioen eskala ulertzeko erabiltzen baitira hein handi batean. Eta ideia horrekin barneratu nintzen, erantzunak baino zalantza eta galdera gehiago nituela.

Ahots asko irteten ziren aretotik; lehena korapiloz betetako soka baten muturrean kokatutako bozgorailu batetik zetorren. Eta, hari adi, espazioaz ari zen hizketan, korapiloz betetako soka huts bateknola eraldatzen zuen haren inguruko espazioa,nola eragiten zuen haren inguruko espazioa hautemateko moduan. Beste lan bat eskuineko horman dago: marraztutako lerro zuzen bat, eta, beste hainbat objekturen artean, espazio luzeak neurtzeko eta markatzeko erabiltzen diren gurpildun tresna horietako bat. Aurrerago, ezkerretara, igarobide itxurako bao batdirudiena dago,erakusketetan, ikus-entzunezkoak dauden geletara sartzeko ipini ohi diren errezel beltz pisutsuekin estalia. Eskuarekin heldu nion alde batetik, baina hormari josia zegoen. Eta irribarre egin nuen; artistabisitariekin jolasean ari da. Eta hasi nintzen erakusketaren kontzeptuan barneratzen: badirudi espazioa eta denbora hautemateaz doala kontua.

Errezel beltza dagoen hormaren beste aldera igaro nintzen. Eta hara non, hor ere beste bao itxurako bat tapatzen duen beste errezel bat zegoen. Eta pentsatu nuen, "agian, hemendik sar daiteke", konturatu ere egin gabe 30 bat zentimetroko lodierako hormaren beste aldean nengoela... Eta noski, hura ere josia zegoen bi aldeetatik. Eta hor ohartu nintzen erakusketa aretoetako kodeek zenbateraino baldintzatzen duten gure ibilkera. Eta, era berean, dibertitzen hasteko puntua ere izan zen hura. Artistaren ironia eta umorea ulertu nituen momentua; eta nola gaitasun paregabea duen, umorea, ironia eta jolasa erabiliz, argitara ateratzeko Artium museoko espazioa eta espazio horretan bisitariok bete ohi ditugun arau erregulatzaileak, eta espazioa osatzen duten elementuak erabiltzeko modu instituzionalak—erakusketa osatzen duten beste hainbat lanetan ere agerikoa dena—.

Joelle Tuerlinckxaspaldi ezagutududan artistarik argiena iruditu zitzaidan; heldua, baina era berean freskoa; kontzeptu mardulei heltzen die, eta erraz bilakatzen ditu bisitariekiko etengabeko komunikazio eta jolas-erlazioen bidez; eta aretoan sortzen diren gorputz-esperientzietatik ateratako ezagutzak eta hausnarketak, aretoetako mugak atzera pasatu, eta bertan igarotako une dibertigarriei esker, bisitariak etengabeko hausnarrean uzteko ahalmena duena.


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.