artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Natalia Suárez izango da Artea abian programanparte hartukoduen hurrengo artista

Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetzaren bitartez sormena sustatzeko helburua duen Artea abian proiektuari jarraipena emango dio Natalia Suárez artistak 2025ean. Bere lanekin osatutako erakusketa museoko Laborategian jarriko dugu ikusgai abenduan

natalia-suarez-izango-da-artea-abian-programanparte-hartukoduen-hurrengo-artista
Natalia Suarez Ortiz de Zarateen lan bat. San Telmo museoa.

| 2025eko Martxoaren 26a

Natalia Suárez Ortiz de Zarate da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen hurrengo artista, aurrekoetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik, Mikel Otxotekok eta Xare Álvarezek parte hartu ondoren. Bere lanekin osatutako erakusketa 2025eko abenduan jarriko dugu ikusgai museoko Laborategia aretoan.

Natalia Suárezen lanak olio-pintura eta marrazketa ditu ardatz. Arteari eskainitako dedikazioa ingurukoekin esperimentatzeko, sentsibilitatea garatzeko eta pertzepzioa areagotzeko modu gisa ulertzen du. Bere lan piktorikoari dagokionez, bere praktika intuitiboa eta prozesuala da. Egin nahi denaren, egin daitekeenaren eta egiten denaren arteko tentsiotik ateratzen dira bere pinturak, margotzeko prozesu zabalaren zehaztapen gisa.

San Telmo Museoko erakusketak formatu handiko olio-pinturak izango dituardatz. Azken urtean egin ditu, norberaren ametsetako kontakizunetatik datozen marrazki batzuk oinarri hartuta.

Artea abian ekimenaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea errazteada. Erakusketarekin batera, gainera, katalogo bat argitaratuko da, elementu garrantzitsua zabalkunde tresna delako.

Arte garaikidea sustatzeko ekimen honek Museo bikoitza proiektuarekin bat egiten du San Telmo Museoan, non artistek San Telmoren bildumatik abiatuta lan egiten duten. Artea Abian egitasmoan parte hartzen dutenek ibilbide ez hain finkatua izan arren, bi proiektuek San Telmo Museoak euskal arte garaikidearekin duen konpromisoa indartzen dute. Halaber, haiekin lehian izatetik urrun, ekimen berri honek testuinguruari laguntzeko proiektuen eszena indartzen laguntzen du, espazio berri bat txertatuz. Proposamenak Kutxa Fundazioaren erakusketa aretoen programazioa ereosatzen du, eta arte sorkuntzarekin duen konpromisoa indartzen du.

Natalia Suárez Ortiz de Zarate, Artea abianen seigarren edizioko artista

Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Vitoria-Gasteiz, 1994) Bilbon bizi da. Pinturan aritzen da eta arteeszenikoak aztertzen ditu Tripak konpainiako kide gisa. 2022tik aurrera Bilboko Errekalde auzoko KAMPAI gunea ere kudeatzen du.

Nabarmentzekoak

Banakako erakusketak

  • 2024 Adelantar la barbilla y medir el horizonte, Bombon Projects-en (Bartzelona)
  • 2024 Aterrizo, anochece, Anti Liburudendan (Bilbo)
  • 2022 Jade, BilbaoArte Fundazioan (Bilbo)
  • 2022 Diente de leche, Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz)

Erakusketa kolektiboak

  • 2025 (apirila) Epifanía, Moises Pérez de Albéniz galerian (Madril)
  • 2024 Un cuadrado de terciopelo negro, Bizkaiko hainbat udalerritan, Bosteko programaren barruan
  • 2023 B.A.C.E. Project, Mar de Dios-ekin Filet Space-n (Londres)
  • 2023 Urak Dakar, Bulegoa z/b komisarioa Bizkaia Aretoan (Bilbo) (Tripak konpainiarekin)
  • 2023 Non konpon, Oier Iruretagoienak komisariatua, Kampain (Bilbo)

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.