artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai izanen dira Goya, Da Vinci, Michelangelo eta Rafaelen obrak

Hamabortz urteko obren ondotik, azaroan irekiko dute berriz arte zentroa. Parisko Louvrerekin duen lankidetzaren karietara, Leon Bonnat baionarrak garaian bildu obretatik 2.500 inguru ere ikusgai jarriko dituzte azarotik goiti.

baionako-bonnat-helleu-museoan-ikusgai-izanen-dira-goya-da-vinci-michelangelo-eta-rafaelen-obrak
Bonnat Helleu museoko prentsaurrekoa, Laurence Des Cars Louvre museoko presidentearekin, martxoaren 26an. GUILLAUME FAUVEAU

Xalbat Alzugarai Etxeberri
| 2025eko Martxoaren 28a

Hamabortz urte obretan pasatu ondotik, azaroanzabalduko dute berriro Baionako Bonnat Helleu museoa. Etairekierari buruzko zenbait zertzelada eman dituzte gaur, Baionan,Laurence Des Cars Parisko Louvre museoko presidenteak, Barthelemy Etxegoien Bonnat Helleu museoko zuzendariak eta Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezeta Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak. Des Carsekerran dubilduma partekatu batzuk izanen dituztela Louvre eta Bonnat Helleu museoek. Goyaren obrak izanen dira horien artean, Da Vinciren batzuk ere bai, baita Michelangeloren eta Rafaelen marrazkiak ere. Eta horiek guztiak azarotik goiti Baionan ikusgai izanen direla iragarri du.Europako marrazki bilduma "ederrenetarik bat" Bonnat Helleun izanen dela ere segurtatu du, xehetasun gehiagorik eman nahi gabe.

Bi zentroen artebildumak partekatzeko beharraz aritu da Des Cars, eta erran du irekieraren ondotik beste obra batzuk ere ikusgai izanen direla Baionan:Louvre museoarentzat Leon Bonnat baionarrak garaian bildu obretatik2.500 inguru, hain zuzen ere. Dagoeneko Bonnat Helleuren biltegietan direla ere azaldu du.

Hain zuzen, Baionako eta Parisko museoek lankidetza abiatu zuten orain bi urte, eta horren karietara bildu dira gaurko aurkezpenean arduradunak.

2023ko azaroan egin zuten bi museoek elkarlanerakohitzarmena, bost urterako. Eta Des Carsek erran du bierakundeen artekoharremana "naturala" izan dela ordutik. Halaber, gehitu du, hamabortz urteko lanen ondotik, Bonnat Helleu ezagutu ez duen belaunaldi batekmuseo "ikaragarri" bat ezagutuko duela azaroan. Etxegoienek, bere aldetik, baieztatu du berritze lan "garrantzitsuak" egiten ari direla Baionako museoan, eta5.000 metro karratu izanen dituela orotara.

Eremu horretan behin-behineko eta behin betiko erakusketak izanen direla ere iragarri du Bonnat Helleu museoko zuzendariak. Obren bisita eginez esplikatu du "poz handia" duela Baionan eta Euskal Herrian "oihartzuna" izanen duen museo bat zuzentzeagatik. Leku bizi bat hedatu nahi du: kafetegi eta liburutegi bat izanen ditu museoak, jendea goxoki egon dadin, haren erranetan.

Baionako Herriko Etxearen izenean mintzatu da Etxegarai, eta kontatu du, obrek "beranta" hartu duten arren, hiriarentzat erabaki "garrantzitsua" izan dela museo berritzea. Berantaren zergatiari buruz, deitoratu du burdinaren eta egurraren prezioen igateak eragin zuela obrak gelditzea. Louvreko buru Des Carsekin batera galdegin zuten "diru laguntza gehigarri bati esker" ari dira obrak bukatzen. Gastu orokorraz galdeturik, 35 milioi eurokoa izan dela erran du. Zehaztu du Frantziako Estatuari esker lortu zutela museoaren berritze lanen %60 diruztatzea.

Bertzalde, Bonnat Helleu museoaz "harro" dagoela ere erran du Des Carsek. "Kulturaren aldeko desafioa" biziki garrantzitsua dela nabarmendu, eta salatu du geroz eta zailagoa dela horren alde egitea. "Kulturaren aldeko parioa da Bonnat Helleu museoa. Ez da erraza izaten museo baten aldeko apustua egitea ikusirik bertze leku batzuetan direla lehentasunak gaur egun".

Europako museoa

Azaroko irekierari begiraez ezik, "aitzina begira" dagoen museoa dela ere erran du Des Carsek. "Abentura ez da geldituko azaroko irekieran. Luzera begirako desafioa du museoak, Louvre museoak 1793an izan zuen bezalaxe". Horren harira, gehitu du Louvre ez dela bakarrik Parisko museo bat. Haren erranetan, Bonnat Helleu museoa da Louvreko obren biltegi "nagusia", Parisko museoaren ondotik betiere.

Bonnat Helleu museoak ez dubakarrik Baiona eta Ipar Euskal Herrira mugatu nahi, Etxegoienen arabera. Bilboko Guggenheim museoarekin lankidetza bat hasiko dutela zehaztu du, eta, horrez gain, "turismo kulturala" bultzatzeko, Europako bertze museo batzuekin ere elkarlanean hasi nahi dutelairagarri du museoko zuzendariak. Des Carsek gaineratu du ez dituztela "sorpresa guziak" erranen, baina azpimarratu du segur dela Bonnat Helleu museoak "sekulako arrakasta" izanen duela.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.