artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ingresen "Bainularia", Bonnat-Helleu Museoaren ibilbide iraunkorraren harribitxi nagusietakoa, Baionara itzuli da

Parisko Louvre museoak bere Mona Lisa dauka; Baionako Bonnat-Helleu museoak, berriz, bere Bainularia. Museoaren ikur nagusia eta etorkizuneko erakusketa iraunkorraren maisulan adierazgarriena, Jean-Auguste-Dominique Ingresek 1807an margotutako Bainularia obra Baionara itzuli da, zaharberritze ikusgarri baten ondoren.

ingresen-bainularia-bonnat-helleu-museoaren-ibilbide-iraunkorraren-harribitxi-nagusietakoa-baionara-itzuli-da

| 2025eko Maiatzaren 21a

Laster aurkeztuko da berriz herritarren aurrean, Bonnat-Helleu Museoa berriz irekiko denean, eta XIX. mendearen hasierako Europako arteari eskainitako areto nagusian izango da ikusgai. Aretoko beste maisulan handi batzuekin batera, Ingresek elkarrizketa estilistikoa izango du Francisco de Goyarekin eta arte britainiarraren ordezkari nabarmenekin: Thomas Lawrence, Joshua Reynolds eta John Constable, besteak beste.

Jean-Auguste-Dominique Ingres eta Bainularia

Ingres Montalbanen (Okzitania) jaio zen eta bertan jaso zituen artearen oinarriak. Ondoren, Jacques-Louis David izan zuen maisu Parisen. 1801ean, Erromako Sari Nagusi ospetsua irabazi zuen, eta horri esker Italiara joateko aukera izan zuen, Frantziako Akademian (Villa Médicis) hiru urtez prestatzeko. Hala ere, XIX. mendearen lehen urteetako gorabehera politiko eta finantzarioek eraginda, ez zuen 1806ko iraila arte Erroma joaterik izan.

Baionako Bainularia artistak Italiara iritsi ondoren sortu zituen lehen obren artean dago, 1806ko irailetik 1807ko hasierara bitartean margotua. Lan honek Italia aurkitu berriaren aurrean Ingresek bizi zuen lilura estetikoa islatzen du. Litekeena da obra hau sortzerakoan Ingresek Leonardo da Vinciren Mona Lisa buruan izatea, antzekotasun nabarmenak baititu formatuan, enkoadraketan eta atzealdeko paisaiaren tratamenduan.

Obra hau Léon Bonnat margolari baionarraren bildumara iritsi zen XIX. mendearen amaieran. Bonnatek interes berezia erakutsi zuen Ingresen lanekiko, eta horren lekuko dira gaur egun Bonnat-Helleu Museoan gordetzen diren ehun bat marrazki eta hamar pintura bikain. 1922an, Bonnatek bere bilduma osoa Frantziar Estatuko Museoen sareari utzi zion, baldintza bakar batekin: Baionan egon behar zuten erakusgai. Gaur egun, Bainularia obra Louvre museotik utzitako 3.000 piezetako bat da, baina era berean, Bonnat-Helleu Museoko erakusketako pieza esanguratsuena eta publikoaren artean gehien estimatua da. Ingresen "bainularien" lehen irudikapena izanik, obraren harrera beroa izan zen, eta ildo horretako beste maisulan ezagunetan izango du jarraipena: Valpinçongo Bainularia, Odalisko Handia edo Bainu Turkoa, guztiak Louvre museoan daudenak.

Zaharberritze zorrotz baten fruitua

Obrak premiazkoa zuen zaharberritzea, bereziki margolanaren azaleko geruzan eta markoan. Barniz zaharkituak lanaren kolorea okertu eta irakurketa zaildu zuen, eta urre koloreko markoak distira galdua zuen. Bonaccini taldeko zaharberritzaileek esku hartu zuten C2RMF-n (Frantziako Museoen Ikerketa eta Zaharberritze Zentroa, Versailles-eko tailerretan), eta haien lan zehatzari esker, obraren sakontasun eta ñabardurak berreskuratu ahal izan dira. Bereziki nabarmentzekoa da kolore originalen freskotasuna eta Ingresek maisutasunez erabilitako pintzelkada zehatza: Raffaello edo Leonardoren eragina nabarmen antzeman daiteke. Markoa ere berriz distiratsu aurkezten da, bere jatorrizko edertasuna berreskuratuz.

Zaharberritze-proiektu handinahia: museoa berriz distiratsu

Baionako Udala eta Bonnat-Helleu Museoa, Frantziako Estatuko Kultura Ministerioaren DRAC erakundearen babesarekin, ibilbide iraunkorrean erakutsiko diren 1.300 artelan zaharberritzeko lan erraldoi batean ari dira buru-belarri. 400 pintura baino gehiagoren zaharberritze-kanpainak 2022ko martxoan hasi ziren, C2RMFren tailer publikoetan (Versailles eta Paris), CICRPn (Marselha), Niort Aglomerazioko tailerretan, eta baita Baionako museoan bertan ere. Proiektu honek Baionako kultur ondarearen berrindartze nabarmena ekarriko du, museoa berriro irekitzean ikusgai izango diren obra guztien edertasuna eta kalitatea berreskuratuz.


barreiatutako-paisaiak

Barreiatutako paisaiak

Gerardo D'Abraira

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Martxoaren 10etik
2026ko Irailaren 06ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.