artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo Museoak Gabriela Cendoya Bergaretxeren argazki-liburu bilduma eskuratu du

Bilduma 2017tik dago publikoaren eskura museoan komodatu akordio bati esker. Gaur egun 3143 ale ditu.

san-telmo-museoak-gabriela-cendoya-bergaretxeren-argazki-liburu-bilduma-eskuratu-du

| 2025eko Irailaren 24a

San Telmo Museoak Gabriela Cendoya Bergarecheren (GCBC) argazki-liburu bilduma erosi du, 2017tik bere liburutegian kontsulta daitekeena bi aldeek sinatutako komodatuari esker. Funts berriak STM-GCBC argazki-liburu bilduma izena hartuko du eta une honetan 3425 liburuk osatzen dute; horietatik 3143 Gabriela Cendoyaren bildumakoak dira eta 282 komodatua hasi zenetik museoak erositako aleak dira.

GCBC bilduma garaikidea, nazioartekoa eta oso eklektikoa da, eta arreta berezia eskaintzen die autoedizioei, tirada txiki eta ia bakarreko argazki-liburuei eta emakumeek egindako argazkigintzari. Gainera, pisu berezia dute argazkilari japoniar eta latinoamerikarren lanek. Estatuko eta Europako argazki-liburu bilduma garrantzitsuenetako bat da, eta gaur egun aurkitu ezin diren aleak ditu.

San Telmo Museoarentzat oso interesgarria da hainbat arrazoirengatik. Horien artean azpimarra daiteke, alde batetik, Arte Ederrekin, argazkigintzarekin eta sorkuntza garaikidearekin duen harreman zuzena; eta, bestetik, lantzen dituen gaien aniztasuna, horietako asko gaurkotasun handikoak (migrazioak, gerrak, feminismoa, abortua, zahartzaroa, transexualitatea, klima-aldaketa, adimen artifiziala...) eta museoaren Erronkak programarekin zuzenean lotura dutenak.

Bilduma 2017an museoan sartzeak ekarri duen esperientzia baikorraren ondoren eskuratu da. Urte hauetan zehar funtsa handituz joan da, gaur egungo 3143 aleetara iritsi arte. Gabriela Cendoyak eta museoak elkarrekin egindako lanaren ondorioz sendotu egin dira jarduera programazioa, museora datorren publiko espezifiko bat eta horrelako bilduma batek espazio publiko batean duen eskaintzaren garrantzia.

Bi aldeek baloratu dituzte faktore horiek guztiak museorako bilduma hori 300.000 euroan erosteko. Egunez egun handituz doa balioa.

Aurrerantzean museoak gorde eta zabalduko duen STM-GCBC argazki-liburu bilduma estatuko aberatsenetakoa da, egun dituen 3425 aleekin. Horrek San Telmo parekatzen du argazki-liburu bildumak ere badituzten lehen mailako beste museo eta arte zentro batzuekin, hala nola MNCARS, Fundación Fotocolectania, MACBA, Fundación Photographic Social Vision...

San Telmoko liburutegia, museoan eta bertan lantzen diren gaietan espezializatua, argazki-liburu bilduma bat duen autonomia erkidegoko toki publiko bakarra da, eta horrek garaikidetasun eta espezifikotasun handiagoa ematen dio. Azken 7-8 urteetan, museoa eta bere liburutegia argazki-liburuari eta argazkigintzari buruzko erreferentziagune bihurtu dira bai Gipuzkoan eta Euskadin, bai Estatuan; eta etorkizunean ere horri eutsi nahi zaio.

Argazki-liburua izan da museora sartzeko atea pertsona askorentzat, batez ere, gazte eta heldu gazteentzat, eta gero eta gehiago dira liburutegira funtsa kontsultatzera hurbiltzen direnak. Argazkigintza ikasleentzat baliabide garrantzitsu gisa hartzen duten ikastetxeekin harremana ere sendotu egin da; hala, hainbat aldiz hitzartu dituzte bisita bereziak liburutegira zentro hauek: Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI Fakultatea, Bartzelonako L 'Observatori, Bilboko Kunsthal Diseinu Eskola, Usandizaga Batxilergo Institutua, Bilboko Black Kamera eta Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroa (duela gutxi itxi dute). Era berean, argazkigintzaren alde lan egiten duten beste erakunde edo entitate batzuekin harremanetan jartzeko aukera eman dio museoari, hala nola, Le Bal de Paris, Plataforma por el Centro Nacional de Fotografía, Art Libris Barcelona, BAFFEST edo Getxophoto.

Hori guztia dela eta, erosketa hau oso urrats garrantzitsua da San Telmok argazki-liburuaren inguruan duen jardueran eta funtzioan.

Aurrerantzean, orain arte bezala, museoak bilduma liburutegian publikoaren eskura jartzen jarraituko du, argazki-liburuaren unibertsoa zabaltzeko aurkezpenak eta tailerrak antolatuko ditu, eta bildumako piezak museoko erakusketetan sartzen jarraituko du, argazkilari artisten ikuspegia osatzeko eta horietako bakoitzean lantzen diren gaiei gehitzeko.

Era berean, museoak bere argazki-liburu bilduma handitzen jarraituko du, aurrekontuetan diru kopuru bat eskainiz.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.