artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium museoak Trama programaren bigarren edizioa aurkeztu du

Programa honek mugimendudun irudia ikertzea xede du, artearen, filosofiaren eta literaturaren beste diziplina batzuekin uztarturik. Aurten, ekofeminismoak eta ingurumen-justizia landuko dira, proiekzioen, hitzaldien, performanceen eta zuzeneko musikaren bidez.

artium-museoak-trama-programaren-bigarren-edizioa-aurkeztu-du
Monica Nepote. Arg/ Artistaren kortesiaz.

| 2025eko Irailaren 27a

TRAMAren bigarren edizio honek ere aztergai izango ditu mugimendu irudiduna eta artearen eta pentsamenduaren beste diziplina batzuekin duen erlazioa, eta, horretarako, ekofeminismoak eta ingurumen-justizia ardatz dituen egitarau bat dakar. Erauzketa-politiken ondorioz era guztietako izaki biziak etengabe suntsitzen ari diren honetan, beharrezkoa da hondatuta dagoena nola konpondu edo leheneratu kolektiboki hausnartzea. Gloria Anzaldúa idazle eta aktibista chicanoak zatikatuta dagoena modu berri batean batzeko ekintza gisa planteatzen du ariketa hau, egitekoeta desegiteko prozesu jarraitu batean; egilearen arabera, inoiz ez baitago erabateko ebazpenik eta guztia ez baitaetengabeko sendatze prozesu bat baizik. Programa honek, beraz, lurraldearekiko harremana eta lurraldeak bizidituen gatazkak zabaltzen eta konplejizatzen dituzten ikerketa artistiko ekokritikoen gainean arreta jartzera gonbidatzen gaitu.

Egitarauari jarraituz, Yayo Herrero antropologo eta ekintzaile ekosozialak (Madril, 1965) gogoeta egingo du mutazio antropologikoei eta iraultza apalei buruz, horiek alternatiba kolektibo gisa harturik. Xiana do Teixeiro zinemagileak landareen inteligentziara hurbilduko gaitu, Lecciones de Botánica obraren irakurketa performatiboaren bidez. Marc Badal ikertzaileak (Bartzelona, 1976) hitzaldia emango du lurrarekiko keinuei eta etxekoaren kontaketei buruz. Teresa Castro akademikoak gizakiaz haratago doan existentzia baterantz lerratzeari buruz gogoeta egiteko proposamena egingo digu. Mónica Nepote idazleak (Guadalajara, Mexiko, 1970) espezieen arteko erlazio-molde berrietatik abiatuta denborazkotasunak bizitzeko moduez jardungo du, modu telematikoan. Idoia Zabaleta artistak (Vitoria-Gasteiz, 1970) banakako masajeak emango ditu, ikusmira eta pertzepzioa zabaltzeko, Pupa pupita pupila.Ikusmenaren masaje bat performacean. Amaia Miranda musikariak (Leioa, 1993) Cada vez que te veo lo entiendo kontzertua emango du. Eta Lizar Begoña idazleak (Sopela, 1996) poesia-errezitala eskainiko du museoko lorategian, belar txarren bertuteei buruz —ere— pentsatzeko.

TRAMA Artium Museoaren programa bat da, Garbiñe Ortegak eta Arantza Santestebanek komisariatua.

Programa


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.