artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Dotore aritzea edo zerbait esatea

Eliza baten aurretik igarotzen ari nintzela, haren historia eta ezaugarriak azaltzen zituen panel bat aurrean zuela ikusita, irakurtzera hurbildu nintzen.

dotore-aritzea-edo-zerbait-esatea
Donibane Lohizuneko erregesemearen etxea. Arg/ Harrieta171

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 9a

Lehen paragrafoan data pare bat eman eta elizaren estiloa aipatzen zen; hurrengo testu osoak eraikinaren deskribapen bat egiten zuen, arkitekturako terminologia oso espezializatua erabiliz. Artearen historiako irakaslea naizen arren ez dut hiztegi hori maneiatzen, Errenazimentuko arkitekturari dagokiolako, alegia, lantzen ez dudan esparru bati. Hortaz, dibulgaziorako testu motz hark bi gauza txar lortu zituen: ni aspertzea eta uste nuen baino gutxiago dakidala sentiaraztea. Ez dut pentsatu nahi zer sentituko zuen arteari buruz ezer gutxi dakien irakurle batek.

Tamalez, ez zen gertatzen zitzaidan lehen aldia: arteaz eta ondareaz jarduten duten dibulgazioko testu askok publiko orokor batek ulertzen ez duen hiztegia erabiltzen dute (eta deskribapen soilak egiteko, gainera; hurrengo zutabe baterako utziko dut puntu hau). Arte garaikideko erakusketen testuetan ere azalpenik gabeko kontzeptu teoriko oso espezializatuak ikusi izan ditut askotan, jende dezentek ezagutzen ez dituenak.

Dena den, joera hori ez da soilik adituen eta publiko orokorraren arteko komunikazioan gertatzen: kongresu eta hitzaldietan, batzuetan sentitu izan dut termino gehiegi erabiltzen dituztela nire kideek, ez ideia zehatz batzuk hobeto helarazten dituztelako, inteligente itxura ematen diela uste dutelako baizik. Zenbat irakurri duten erakusten duelako, edo besteek baino hizkuntza esklusiboagoa ibiltzen dutela sentiarazten dielako. Eta batzuk kongresu batean jendeak ulertu ez digula ikusita asko larrituko ginatekeen bitartean, beste horiek poztu ere egiten dira.

Terminologiak komunikazioa erraztu eta azkartzeko balio du konpartitua bada. Adibidez, Gazan gertatzen ari denari "genozidio" deitzen badiogu, denok ulertzen dugu, termino zabaldua delako. 217 A (III) Ebazpenaren 5. artikulua urratzen dela esaten badugu, aldiz, oso gutxik jakingo dute zertaz ari garen. Nazioarteko legegintzari buruzko kongresu batean aproposa izan daiteke aipamen hori, baina ez da onena jakintza jendartean zabaldu eta partekatu nahi badugu.

Beti iruditu zaizkit bereziki azkarrak ideia konplexuak hizkuntza ulergarrian igortzeko gai diren pertsonak. Aldiz, gehiegizko terminologiaren atzean ezkutatzen direnengan besteen gainetik jartzeko beharra ikusten da maiz, besteak ezjakintzat utzita azkar gisa agertzeko grina. Komunikatzaile ona foro bakoitzari dagokion erregistroa identifikatzen dakiena da, esparru horretako kideek konpartitzen duten hiztegi amankomuna zein den ulertzen duena. Hitz dotoreak ibiltzea eta sakontasuna duen zerbait esatea ez baitatoz beti bat.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.