artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erdizka

'IHINTZAREN TANTAK EGARRIA ASETZEKO EDANGO DITUT' | Artista: Jon Amorrortu. | Non: Foru ibilbideko erakusketa aretoan, Azpeitian (Gipuzkoa). | Noiz arte: urriaren 26ra arte.

erdizka
Jon Amorrortu artista, Azpeitiko bere erakusketan. KULTURAZ KOOPERATIBA

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 23a

Joan den astean batek esan zidan oso gustuko nuela kritikak pertsonalki hastea. Eta erantzun nion ez zela gustu kontua, zintzotasun kontua baizik. Kritikak idazterakoan, nire asmoa ez baita irakurleei ustezko objektibotasun faltsu batez aztertutako erakusketa eta lanen inguruko informazioa helaraztea haien gustuan edo ikuskeran eragin dezan; baizik eta beste ikuspuntu posible bat eskaintzea, ezagutza kokatu eta gorpuztubatetik, niretik. Lortu edo ez;horibeste kontu bat baita.

Eta horretaz pentsatzen aritu naiz aste honetan, erakusketa honi buruz idatzi edo ez erabakitzeko garaian, kritikarien lehen egitekoa aukeraketa baita: zeri buruz idatzi eta zeri buruz ez; zeri eman ikusgarritasuna eta zeri ez. Eta, aste honetako hautua egiteko garaian, alegia, zein erakusketa ikustera joan erabakitzeko garaian, ikusgarritasunaren ideiari heldua nion, instituzio handietatik aparte sortutako ekimen xaloago batetik sortutako proposamenari lehentasuna emanaz: Azpeitiko Dinamoa Sormen gunearen baitan aurkeztu duten Jon Amorrortu artistaren banakoari. Garrantzitsua baita hiri handietan kokatutako instituzioez gain, periferietan kokatutako proposamenak gauzatzea, garatzea eta mantentzea, nekeza bada ere, kultur ekosistema aberasten baituteinondik ere. Besteak beste, herritarrei atarira ekarriaz gazteen abangoardiako proposamenak, eta azken horiei beren proiektuak burutzeko eta aurkezteko leku bat eskainiaz;bidean sakontzeko eta aurrera egiteko espazio bat emanaz.

Beraz,hori guztia argi izanda erabaki nuen Azpeitira bertaratzeko esfortzua egiteamerezi zuela, irisgarriagoak alde batera utzita oraingoan —ingurukoa ez izanik, ez baita erraz-erraza ere ailegatzea—. Baina iristean itxita zegoen. Eta irekita beharko zukeen. Eta hor hasi ziren nire zalantzak: zabarkeria baten ondorioz ikusgarritasuna eman nahi nion ekimenak aukera hura galdu beharra zuen? Izan ere, eta kontua da, aretora sartu, sartu ez nintzela egin; baina erakusketa ikusi, ikusi egin nuela. Nolakotasuna beste kontu bat da; baina ikusi, ikusi nuen.

Erakusketa aretoak bai baitu berezitasun bat, eta hori zera da, esaterako Bilboko Rekalde aretoak bezala, kalera ematen duen erakusleiho bat duela; eta Azpeitiko Foru etorbidekoerakusketa aretoa, txikia izanik, oso-osorik ikus daitekeela kaletik; eta noski, baita bertan erakusgai ipinita dagoen hori ere. Beraz, erakusketa aretoaren aurretik irekiera ordutegietatik kanpo pasatzen den beste edozein herritarren moduan ikusi nuen hura nik ere: argi elektrikorik gabe, urrundik, eta eskuekin ahal nuen moduan eguzki izpien islak ekidinez.

Eta pena eman zidan lanak hain egoera prekariotik ikusteak; ikusitakoak erakarri baininduen, bainaaretoaren bestaldean estrategikoki jarrita zeuden tamaina txikiko lanak irudikatu soilik egin bainitzakeen hala —ikusten nuenaren eta prentsa dosierrean jasotakoaren arabera—, sakonago ikusteko aukerarik izan gabe. Baina iruditu zitzaidan oso lan freskoak direla, berehalakoak, Amorrortuk inguruarekiko izandako sentsazioak bete-betean transmititzen dituztenak; landareen bizitasuna jasotzen dutenak, haien irudikapenez gaindi. Ezin gehiago esan, ordea, hain nituen urrun.

Gertu nituenak, ordea, materikoagoak dira, geruza gehiagorekin eginak, mardulagoak, dentsoagoak. Ez dira tamaina aldaketa huts baten ondorio soilik:bestelako prozesu artistiko baten emaitza dirudite,barneratze prozesu baten ondorioak. Eta aurrekoetan freskotasuna gailentzen bazen, hauetansakontasuna da protagonista,intentsitatea.

Protagonista nagusiak arrosak dira, oso etxekotuak ditugun landareak,loreontzietan eta hirietako lorategietan maiz agertzen direnak. Gertukoak. Hiritartuak. Ia edozein egoeratara moldatzen direnak, eta hesien artetik ere igaro eta bizirauten dutenak. Halakoa dirudi naturak, etenezina,nahiz eta harrika gabilzkion. Eta tamaina handiko pinturetan sentsazio hori helarazten du Amorrortuk: landareen barne indarra,bizi grina.

Esan bezala, erdizka ikusitako erakusketa bat eta lanak dira; eta beraz, idatzitakoa ere erdizkakoa da, ezinbestean. Hala, aperitibo honen ondoren, baldintza egokiagoetan besteren bat ikusteko esperantza dut orain; seguru etorriko direla eta.


nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 18tik
2026ko Irailaren 05era

mixed-feelings

Mixed feelings

Ruoxi Jin

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Uztailaren 11era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

2026ko Urtarrilaren 26tik
2026ko Irailaren 06ra

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.