artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Richard Serra eskultorea hil da

Altzairuzko eskultura handien egilea izan zen. 85 urterekin hil da New Yorken.

richard-serra-eskultorea-hil-da
Richard Serra Guggenheim Bilbao museoan. Arg/ Guggenheim Bilbao

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 28a

Richard Serra artista estatubatuarra (San Francisco, 1938) herenegun hil zen (martxoak 26) New Yorkeko bere etxean, 85 urterekin, eta pneumonia baten ondorioz. Haren abokatuak, John Silbermanek, baieztatu dio albistea The New York Times egunkariari.

Paisaian edo arkitekturan integratzen diren altzairuzko eskultura monumentalek egin zuten ezagun Serra mundu osoan, eta Bilboko Guggenheim museoan ikus daitezke haietako batzuk. Bilboko museoko lan ezagunenetakoak dira, hain zuzen ere.

Serrak oso gaztetatik izan zuen artearekiko lotura, eta amak berak sustatu zuen haren zaletasuna. "Richard artista" gisa aurkezten zuen lagunen artean, eta gerora eskultore ezaguna bihurtuko zenak bazekien sortzaile bat zuela bere barnean, nahiz eta garai hartan ez zekien nora bideratuko zuen bere talentua. Margoa izan zuen lehenengo tresna, baina Diego Velazquez pintore espainiarraren obra ezagutu zuenean, hura gainditzeko edo berdintzeko gai ez zela izango jakitun, pintura utzi eskulturan zentratzea erabaki zuen.

Serraren lanik enblematikoenak altzairu herdoilduzko eskultura handiak dira, ikusteko eta miresteko ez ezik, haien barnean mugitzeko eta galtzeko ere eraikiak daudenak. 2005az geroztik, Bilboko Guggenheim museoan dago molde horretako multzo inportanteetako bat, Denboraren materia deiturikoa. Forma esferikoko zazpi eskultura handik osatzen dute, eta museoko obra ezagunena da, Frank Gehryren eraikinarekin pare ia-ia.


kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 02ra

behin-eta-berriz-hasi

Behin eta Berriz hasi

Oaia Peruarena

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Irailaren 05era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.