artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sormenaren hariak ez du etenik Alkizan

Alkizako Udalak eta herriko eragileek martxan jarri dute Sormenaren Kabia Bekaren zazpigarren edizioa. Ekainaren 1etik uztailaren 1era proiektuak aurkezteko aukera izango da.

sormenaren-hariak-ez-du-etenik-alkizan

Fagus Alkiza
| 2024ko Ekainaren 11a

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek, hausnartu, sortu eta lan egiteko proiektu bat sortu zuen 2018n: Sormenaren Kabia beka. Egitasmo horrekin lortu nahi dute Alkiza landa-eremuko sorgune moduan erreferente izatea eta arte-sorkuntza hirietatik deszentralizatzea.

Deialdian parte hartu dezakete edozein disziplinetako artistek: arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, dantza, arkitektura, musika, literatura eta zinema. Sormenaren Kabia beka adinez nagusia den edozein sortzailerentzako irekita dago.

Aurreko ekitaldien moduan, bi beka emango dira. Mila euroko diru-saria jasoko du hautako proiektu bakoitzak eta hiru astez Alkizan hausnartu eta sortzeko aukera izango dute Lete Apartamentuetan.

Beka lortzen duten artistek, bestalde, Ur mara museoko Elena Cajaraville artista bitxigilearen eta Koldobika Jauregi eskultorearen bidelaguntza izango dute. Gainera, Unai Sorarrain bideogile alkizarrak beka eskuratzen duen proiektu bakoitzeko ikus-entzunezko bana egingo du neurrira.

Antolakuntzak urtero epaimahai bat osatzen du beren-beregi. Aurten, Jauregi eskultorearen alboan izango dira Idoia Zabaleta, Azala sorkuntza espazioko zuzendari artistikoa eta Miriam Loidi, 2023ko Sormenaren Kabia beka irabazi zuten artistetako bat. Antolakuntzak epaimahaiaren erabakiaren berri emango du uztaila amaitu aurretik eta aurtengo ekitaldiaren emaitzak jendaurrean aurkeztuko dira abenduan.

Sormenaren Kabia bekaren antolatzaileek azpimarratu nahi dute deialdia sormena eta natura maite duten artista guztientzat irekita dagoela, eskarmentu handiko artistek zein hasiberriek, denek dutela tokia. Hortaz, Alkizako Sormenaren Kabia dagoeneko prest dago denetariko proposamenak biltzen hasteko.

Parte hartzeko baldintzak

Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du.

Lanak beste inolako deialditara edo lehiaketetara aurkeztu gabeak izan beharko dira.

Hautagaiek argi adierazi beharko dute landu nahi duten proiektuaren plangintza orokorra zein den eta Alkizako egonaldian zehar zehazki zer egingo duten (proiektuaren kronograma).

Proiektuak Sormenaren Kabiak eskaintzen dituen baliabide eta baldintzetara moldagarria izan beharko du.

Artistek antolakuntzarekin adostutako datetan Alkizan egon beharko dute. Baldintza hori beteko ez balute, 1.000 -€ko saria eta egonaldian parte hartzeko eskubidea galduko lituzkete.

Sormenaren Kabian parte hartuko duten sortzaileek, noiz edo noiz, nola lan egiten duten ikusteko aukera eskainiko diete herritarrei zein kanpoko bisitariei eta kazetariei ere; trukean ez dute aparteko ordainsaririk jasoko.

Alkizako egonaldia amaitu ondoren, parte hartzen duten artista edo taldeek proiektuaren memoria bat aurkeztu beharko dute urtea amaitu aurretik.

Antolakuntzak ez ditu onartuko hizkera sexista, homofoa edo arrazista darabilten proiektuak.

sormen-kabia-2024

Sormen Kabia 2024

Alkiza

Fagus Interpretazio Zentroa (Alkiza, Gipuzkoa)

2024ko Ekainaren 01etik
2024ko Uztailaren 01era


amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Ekainaren 23tik
2026ko Irailaren 06ra

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.