artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak jarduera-programa zabala "topalekuak" erakusketa agurtzeko

Eduardo Chillidaren lanak eta tokiko eta nazioarteko zazpi artistarenak biltzen dituen Topalekuak erakusketa igande honetan amaituko da. Asteburuan zehar publikoak erakusketan murgiltzeko azken aukera izango du Elena Aitzkoa eta Juf kolektiboko Leto Ybarra artistekin, eta Soledad Gutiérrez erakusketaren komisarioarekin.

tabakalerak-jarduera-programa-zabala-topalekuak-erakusketa-agurtzeko
Elena Aitzkoaren performance. TABAKALERA

| 2024ko Urriaren 2a

Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, amaiera emango dio Topalekuak erakusketari asteburu honetan. Eduardo Chillidaren lana praktika artistiko garaikidetik irakurtzea proposatzen duen erakusketak ateak itxiko ditu azken lau hilabeteetan nazioarteko eta tokiko hainbat bisitari hartu ondoren.

Erakusketa itxiko duen programa urriaren 4an eta 5ean garatuko da, gogoeta egitera gonbidatzen duten hainbat ekitaldirekin, tartean poesia, performancea eta komisarioaren bisita gidatu oso berezia. Gainera, asteazkenean, urriak 2, azken bisita solasaldia egingo da erakusketara.

Programa

Sokasalto piezaren aktibazioa - Juf

Urriaren 4an, 19:00etan, Juf (Bea Ortega Botas eta Leto Ybarra) kolektiboko Leto Ybarrak Sokasalto bere pieza aktibatuko du, publikoa bere artxibo poetikora hurbiltzen duen performancea. Narrazioaren eta soinuaren baliabideak erabiltzen dituen eszenaratze baten bidez, blockbuster zinearen, irrati-antzerkiaren eta soinu-banden eraginak erakusten ditu ekintzak. Hala, ikuspegi horrek zabaldu egiten ditu olerkien inguruko errealitate politikoak eta sozialak, intrigazko eta emoziozko giroa sortuz. Poesiaren, artearen eta antzerkiaren arteko mugak aztertzen diharduen proiektu independentea da Juf, eta Madril eta New York artean lan egiten du.

Bisita gidatua Soledad Gutiérrez komisarioarekin

Urriaren 5ean, larunbata, 12:00etan, erakusketaren komisario Soledad Gutiérrezek bisita gidatua eskainiko du. Ibilbide horretan, Gutiérrezek erakusketaren kuradoretza gidatu duten funtsezko kontzeptuetan sakonduko du, eta obra bakoitza xehetasunez aztertuko du, pieza bakoitzean sortzen diren gaiak eta galderak azalduz.

Performancea: Toda la noche ha llovido fuera - Elena Aitzkoa

Larunbatean, bisita gidatuaren ondoren, Elena Aitzkoak itxiko du programa publikoa Toda la noche ha llovido fuera performancearekin: erakusketa-aretoan egingo den ekintza kantatua. Aitzkoak, bere interbentzio poetiko eta gestualengatik ezaguna den artistak, esperientzia murgiltzailea eskainiko du, narratiba sentikor batean musika, gorputza eta espazioa uztartuz.

Igandera arte

Eduardo Chillidaren (Donostia, 1924-2002) mendeurrenaren ospakizunen baitan sortutako Topalekuak erakusketa igandera arte egongo da ikusgai. Soledad Gutiérrez komisario eta ikertzailearen gidaritzapean, Tabakalerak Eduardo Chillidaren obra artistikoan murgiltzera gonbidatu zituen tokiko zein nazioarteko artistak, hainbat diziplinatan dihardutenak, Chillidaren lanarekin hartu-emanean pieza berriak sortzeko. Erakusketan biltzen diren lanak artista hauenak dira: Elena Aitzkoa, Josu Bilbao, Laia Estruch, Sheroanawe Hakihiiwe, Juf (Bea Ortega Botas eta Leto Ybarra), Christian Salablanca Díaz, Marianna Simnett eta Eduardo Chillida berarenak.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.