artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Urdaibaiko Guggenheimera sartzeko bide baten eraikuntza geldiarazi du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du obren adjudikazioa, eta atzera bota du lehiaketa publikoaren deialdia, "planari segurtasun juridikoa" emateko.

urdaibaiko-guggenheimera-sartzeko-bide-baten-eraikuntza-geldiarazi-du-eusko-jaurlaritzak
Muruetako ontziolaren inguruan eraiki nahi dute pasabidea.

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2024ko Urriaren 22a

Eusko Jaurlaritzak eten egin behar izan du Urdaibaiko Guggenheimerako sarbidea izango den pasabidea egiteko lanen adjudikazioa. Bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketa publikora, Muruetako ontziolatik gertu egongo den ia 400 metroko oinezkoentzako bidea egiteko. Bada, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du obren adjudikazioa, eta atzera bota du lehiaketa publikoaren deialdia. El Correo-k aurreratutakoaren arabera, eta, BERRIAk baieztatu duenez, bide horren eraginpeko lurrak okupatzeko epeei buruzko errekurtsoa aurkeztu dela jakin ostean hartu du erabakia Jaurlaritzak.

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jakinarazi du bi errekurtso aurkeztu zizkiola proiektuari irailaren hasieran: bata pasabidearen proiektuari jarri zioten, eta bestea proiektuaren kontratazio organoari —Eusko Jaurlaritzari—, kontratazio publikoaren prozesua eteteko eskatuz. Bada, hilabete geroago, prozesu hori eten egin du Eusko Jaurlaritzak.

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak luzatu egin du Murueta inguruko lurretan ingurumena berreskuratzeko egitekoa duen proiektuaren alegazio epea, eta aldaketa horrek pasarelaren proiektuaren garapena baldintza dezake, Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak adierazi duenez. Izan ere, ia 400 metro izango dituen pasabidea eraikitzeko lanek hemezortzi aste iraungo dute, ia bost hilabete, eta proiektua atzeratzeak eragin berezia du esku hartzea egingo den eremuko espezieen ziklo biologikoetan.

Europako bisoiaren ugalketa zikloa da garrantzitsuena, galtzeko arrisku larrian baitago. Beraz, lizitazio fasea behin-behinean geratuta eta atzeratuta, ugalketa fase horri eragingo ez dion garai batera atzeratu beharko lirateke lanak, eta horrek proiektuaren finantzaketari eragin diezaioke, Europako Batasuneko Next Generation funtsetatik ordainduko baita proiektua bere osotasunean —1,5 milioi euro—. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak adierazi du lanak 2026an eginda ere diru hori jasoko lukeela Europatik; hori dela eta, ez dute "inongo arriskurik" ikusten alde horretatik.

Bada, Eusko Jaurlaritzak hori bera baieztatu du: Europako bisoiaren ugalketa garaia dela eta, Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak debekatu egin du eremu horretan lanak egitea martxoaren 15etik uztailaren 31ra bitartean.

Proiektuaren nondik norakoan beste faktore batek ere eragin dezake, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jakinarazi duen bezala, Muruetako (Bizkaia) herritar talde batek beste alegazio bat aurkezteko asmoa duelako, eta Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Kosta Zuzendaritzak emandako luzapenarekin, aurkeztu ahal izango dute. Antza, lur batzuk Urdaibaiko paduretatik babesten dituzte egun murru batzuek, eta oinezkoentzako pasabideekin babes hori galduko litzateke; gaur egun herritar batzuek nekazaritzarako erabiltzen dituzten lur batzuei eragingo lieke horrek.

Hori ere baieztatu du Eusko Jaurlaritzak, esanaz proiektuaren funtsetako bat dela egungo oinezkoen pasabidea kentzea, eta altuera jakin batean egongo den eta azpitik ura pasa daitekeen pasabidea egingo dela, "uraren fluxu normala" bermatzeko, inguruko belardietan dauden espezie inbaditzaile batzuek amaitzeko eta ekosistema leheneratzeko.

El Salto hedabideak azaldu duenez, Muruetako Udalak ez zion lur horien erabilerari eta jabetzari buruzko informaziorik eman Eusko Jaurlaritzari, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ondorioztatu zuen erabilgarri zeudela lur horiek.

Oinezkoentzako bi bide

Lizitazio epea bertan behera geratu zaion proiektua, baina, ez da Muruetako ontziolan egin asmo duten museoaren zatiari sarbidea emango dion pasabide bakarra. Izan ere, antzeko luzerako oinezkoentzako bi bide daude proiektatuta. Orain arte aipatutakoa aurreratuena da; esan bezala, lehiaketa publikoa martxan zegoen jada, eta bi enpresa aurkeztu ziren. 370 metro inguru luze izango da, eta Muruetako teileriatik hegoaldera eta ondoren mendebaldera joango da, Mundakako itsasadarreraino.

Uraren gainean eraikitako egurrezko pasabidea izango da, palafitozko zutabeekin eta 1,1 metro garai izango diren barandekin. Beste proiektua oraindik atzeratuago dago, baina Muruetako teileria Larrabe auzoarekin lotzeko asmoa du, bestearen antzeko luzerarekin.

Protestak asteburu honetan

Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren harira, hainbat elkartek erreakzionatu dute. Greenpeacek esan du lizitazio prozesua bertan behera uzteak "arrazoia" ematen diela prozesua "berme guztiekin egiten ari ez dela" salatzen duten eragile guztiei. Horrez gain, aste honetarako aurreikusita dauden ekintzak gogorarazi dituzte. Gernikako Gazte Asanbladak deituta, bihar, hilak 18, ikasle greba egingo dute Guggenheim proiektuaren aurka, baita gazte kanpaldia ere, eta larunbatean —urriak 19— museoaren aurka Gernikan bertan egingo den manifestazio orokorrera batzeko deia ere zabaldu dute.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.