artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerako "Harrotu ileak" proiektua, Donostiako Gizarte Kontseiluaren III. Sarietan finalista

Harrotu ileak, Tabakaleraren ekimen finalista topaketarako, sorkuntzarako eta eztabaidarako gune hibrido gisa sortu zen, epe luzerako proiektu-ikuspegiarekin, eta erreferente bihurtu da hirian kalteberatasun-egoeran bizi diren Donostiako gazte askorentzat.

tabakalerako-harrotu-ileak-proiektua-donostiako-gizarte-kontseiluaren-iii-sarietan-finalista

| 2024ko Abenduaren 17a

Donostiako Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin zuen joan den ostegunean, abenduaren 11n eta bertan, araudi organikoak ezartzen dituen karguak berritzeaz gain, Herritarren Ekimen Onenari III. Gizarte Kontseiluaren Sarietan finalista izan diren ekimenei garaikurrak banatu zizkieten. Horien artean dago Harrotu ileak, duela ia 10 urte gazteen, artisten eta Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren arteko lankidetzarako gune gisa sortu zen Tabakaleraren proiektua.

Hirian modu altruistan sortzen diren herritarren ekimenak ezagutarazteko eta haien balioa nabarmentzeko, hiriko Gizarte Kontseiluak Gizarte Kontseiluaren Sariak banatu ditu duela hiru urtetik. Sari horiek eskertu eta ikusgarritasuna eman nahi die hiriko hainbat kolektibori laguntza ematen dieten, herritarren arteko sareak ehuntzen dituzten eta Donostia hiri adiskidetsuago eta integratzaileago bihurtzen duten proiektuak.

Harrotu ileak, Tabakaleraren ekimen finalista topaketarako, sorkuntzarako eta eztabaidarako gune hibrido gisa sortu zen, epe luzerako proiektu-ikuspegiarekin, eta erreferente bihurtu da hirian kalteberatasun-egoeran bizi diren Donostiako gazte askorentzat.

2015ean, Tabakalerak sorkuntza-gune bihurtuta ateak ireki zituenean, lantaldea gogoeta egiten hasi zen bertako erabiltzaile gazteekin batera lan egiteko aukeren inguruan. Nola sentitzen ziren zentrora zetozen gazteak? Zer harreman zuten eraikineko espazioekin? Nola erabiltzen zituzten, nola bizi zituzten? Zein erreferente kultural zeuzkaten?

Hasierako galdera horietatik abiatuta, ostiralero Tabakalerara joaten zirenen beharrak aztertu zituzten: Donostiara iritsi berriak ziren eta kalteberatasun- eta arrazakeria-egoerak bizi zituzten pertsonak.

Testuinguru horretan sortu zen Harrotu ileak, lehenik eta behin CAPP (Collab Arts Partnership Programme -Artea testuinguru sozial eta komunitarioetan-) egonaldi artistikoen deialdiak babestutako proiektu gisa, eta, 2017tik aurrera, Tabakalerako bitartekaritza-arloko proiektu gisa.

Proiektuak, alde batetik, espazio seguru eta lasai baten beharrak betetzen ditu; ostiral arratsaldeetan finkatutako harreman-espazio bat. Bestalde, praktika artistikoetatik abiatuta, lanerako espazio bat eskaintzen du. 2017az geroztik, bideoak, dantzak, rapak, argazkigintzak, zinemak, pinturak edo antzerkiak zuzenean eragiten dieten gaiak jorratzeko aukera eman die parte-hartzaileei. Esparru publikoan justizia sozialari lotutako gaiak bereziki. Prozesu horiek tokiko sortzaileekin lankidetzan egiten dira, eta proiektuan parte hartu duten artisten zerrenda luzea da. Besteren artean, Maria Zapata antropologoa eta arte eszenikoetan aditua, edo Juantxo Arakama, Mursego, Javi Pez edo Telmo Trenor musikariak.

Harrotu ileak, beraz, gurutzaketa kultural eta identitarioen eta guztiontzako eskubide kulturalen beharra azpimarratzen duen proiektua da, eta Tabakalera bezalako erakunde kulturalek gizartean eragin dezaketen prozesu kultural eta artistikoen bultzatzaile izaten jarraitu behar dutela nabarmentzen du.

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Sarien III. Edizioa

Donostiako Gizarte Kontseiluak 2022an sortu zuen "Herritarren ekimenik onenaren Gizarte Kontseiluaren Saria", Donostiako herritarrei eragiten dien edozein arlotan garatutako egitasmoei zuzendua. Horien artean, hiriarentzat lehentasunezkotzat definitutakoak leudeke (adinekoak, belaunaldien ordezkoak, immigrazioa eta donostiar berriak, klima-aldaketa eta auzoak). Saria urtero ematen da eta ekimen irabazlearentzako diploma bat eskaintzen da eta bi finalista izendatzen dira.

Sarien hirugarren deialdira 8 proiektu aurkeztu ziren, hirirako lehentasunezkotzat jotako arloetan lan egiten dutenak: Adinekoak, Belaunaldi aldaketa, Immigrazioa eta donostiar berriak, Klima aldaketa eta Auzoak.

Hauek izan ziren hautagaiak:

  • Tantaka - Banco de Tiempo Solidario, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola.
  • Argibusa, Dbus Donostia.
  • Begirada aktiboa, Intxaurrondo Zaharreko Jubilatuen Etxea.
  • Etxealdi, Gipuzkoako Caritas.
  • Harrotu Ileak, Tabakalera.
  • BCC Innovation, Basque Culinary Center.
  • Zaporeak, Intxaurrondoko Gastronomia Elkartea.
  • Askapenerako sukaldaritza, Basajaun Elkartea.

Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatutako epaimahaiak lehenengo saria Tecnun Unibertsitateko Tantaka proiektuari eman zion, bigarrena Harrotu ileak proiektuari eta hirugarrena Gipuzkoako Caritaseko Etxealdi elkarteari.

Eneko Goia alkateak diploma eman zien Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariari, Itziar Imaz zentroko Hezkuntzako arloko arduradunari eta Fouad Redjali eta Soufian El Mossaoui parte-hartzaileei. Redjalik eta El Mossaouik eskerrak eman zituzten: "Harrotu ileak migrazio prozesu zailak bizi izan ditugunontzat topagunea da. Hemen, ezbeharrak ahazteko harrera-gune bat aurkitzen dugu ".


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.