artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eduardo Chillidaren mendeurrenerako Phyllida Barlow Chillida Lekun

Zero Grabitatearen erakusketaren luzapen gisa, museoak Bilboko Arte Ederren Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] obra hartuko du aldi baterako, 16 tonako eskultura esekia dena, eta horretarako Chillida Lekun egitura berri bat diseinatuko da

eduardo-chillidaren-mendeurrenerako-phyllida-barlow-chillida-lekun
1981 Topagunea IV - Bilboko Arte Ederren Museoa

| 2023ko Urtarrilaren 24a

Chillida Leku jarduera biziko urte baterako prestatzen ari da, Eduardo Chillidaren mendeurrena ospatuko den 2024aren aurrekari moduan. Museoak ia miloi bat bisitari jaso ditu zabaldu zenetik, eta 2023rako jarduera eta erakusketen eskaintza anitza antolatzen ari da. "Museo bizi baten programazioak, Chillidak amestu zuen leku hau bezalakoa, berrikuntzarekiko etengabeko erronka suposatzen du, publikoaren interesa pizteko eta artearen zabalkundearen aldeko gure konpromisoa sendotzeko, pertsonen eta gizartearen ongizatearekin batera", dio Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak.

Jendarteak izan duen harrerarekin batera, museoak European Museum of the Year Award (EMYA)-rentzako izendapena ospatu du, museoen sektoreko saririk garrantzitsuena dena, European Museum Forum (EMF)-ek emanda Europako Kontseiluaren babespean.

Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] Chillida Lekun

2023ko lehen zatiko puntu garrantzitsuenetako bat Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] (1973) instalatzea izango da, museoak Bilboko Arte Ederren Museoaren handitze lanek dirauten bitartean hartuko duena. Ekintza hau Zero Grabitatea erakusketa programaren barruan kokatzen da eta eskultoreak grabitatearekiko duen obsesioa eta haren aurkako borroka ulertzeko aukera ematen digu.

Eskultura handi hau, hormigoi armatuan egina 1973 eta 1974 urteen artean, zazpi lanen multzo baten parte da, gehienak eskala monumentalekoak eta toki publikoetan erakusteko pentsatuak. "Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen bitartean, Chillida Lekun Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] ikusi ahal izateak aukera paregabea eskaintzen du. Chillidak berak Bilboko arte ederren museoan jarri zuen eta erakundearen ikur bihurtu da. José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariarekin lankidetzan hormigoi armatuz egindakoa, bere serieko laugarrena da eta erditik zintzilik dago luku baten moduan, non ikuslea jasotzen duten hiru beso sendoak erakusten dituen", dio Miguel Zugazak, Bilboko museoko zuzendariak.

Chillida Lekuko instalazio-proiekturako, Tecnalia, Estatuko ikerketa aplikaturako eta garapen teknologikorako zentro handiena, eta Loire Gestamp, lurraldeko makina-erremintaren fabrikatzaile handienetako bat, izan ditu laguntzaile. Biak lanean ari dira 16 tonako obrari eustea ahalbidetuko duen egitura batean. Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] Chillida Lekun bisitatu ahal izango da Bilboko museoko museografia berrian behin betiko instalatu arte.

Phyllida Barlow: Chillida Lekuk artista bizi baten lehen erakusketa aurkeztu du 2023ko maiatzean, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista britainiarraren bakarkako erakusketa aurkeztuko du. Horrela, nazioarteko artista ospetsuen lanak aurkezten dituen sail bati jarraipena emango dio, azken urteetan museoan egindako Tàpiesen eta Miroren erakusketak bezala.

Bere ibilbidearen gailurrean dagoen Barlow artistaren bakarkako lehen erakusketa da gurean, erakusketa ugari egin eta gero nazioarteko hainbat erakundetan: Haus der Kunst, Munich (2021); The Royal Academy of Arts, Londres (2019); La Biennale di Venezia, Britainiar Pabiloia, Venezia (2017).

Eduardo Chillidaren lanak garrantzi handia du aspalditik Barlowrentzat. Bere piezek Chillidaren obraren azterketaren mugak gehiago zabalduko dituzte, orain Barlowen eskultura "antimonumentalen" testuinguruan kokatuko direnak. Pieza hauek eguneroko bizitzako materialekin eginak dira, hala nola, kartoia, ehuna, kontratxapatua edo zementua.

Bere piezek — askotan kolore bibragarriz margotuak — Chillidaren obrarekin bat egiten dute grabitatea, masa eta materialtasuna bezalako funtsezko elementu eskultorikoen esplorazioan, eta Barlowk horiek egiteko prozesuaren berri ematen duten nahita utzitako pistetan ikusgai.

Barlow Zabalaga baserriko lehen solairua okupatzera gonbidatu dute. Eduardo Chillidaren obrarekiko artistak duen lilura eta errespetua erakusten du proiektuak. 2019an, Tate Modernen bilduma iraunkorreko lan bat aukeratu eta idazteko gonbidapena jaso zuen, eta berak Modulación del espacio [Espazioaren modulazioa] (1963) aukeratu zuen.

Barlowen hitzetan, pieza hau "Readymade-a eta asmatutako formak fusionatzen dituen hibrido bat da. Forjatzen den burdinazko barra trinkoak readymade-ak dira bere horretan. Material astun eta malgugaitza da, eta bero asko behar du moldagarria izateko, baita indar eta trebetasun handia bere jatorrizko luzera ez den beste zerbaitetan bihurritzeko", idatzi zuen.

2022, zifra positiboekin nabarmendutako urtea

2022an zehar, Zabalaga baserria Miró Zabalagan bezalako erakusketen topagune bihurtu da. Erakusketa Eduardo Chillidaren artista garaikide baten bigarrena izan da, publiko ugari izan duena. Azken inaugurazioa, Zero Grabitatea, artistak grabitatearen aurka zeukan borroka ikertzen du eta 2023ko maiatzera arte ikusi ahal izango da.

"Poz handiko urtea izan da Chillida Lekurentzat, 800 bisita gidatu inguru eskaini ditugu eta ireki zenetik milioi bat bisitarira hurbiltzen ari gara", dio Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak. "Ilusio handiz itxaroten dugu 2023a, bai Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] instalatzeko erronka teknikoarekin, bai Phyllida Barlowen Espainiar Estatuko banakako lehen erakusketa antolatzeko".

Erakusketa proposamenekin batera, museoak — urtarriletik aurrera tarifak eguneratuko ditu — jarduera soziala, didaktiko, kontzertu, bisita gidatu eta tailerretako egitarau bizia eskaintzen jarraituko du. Chillida Lekuk familia-jarduerak garatzeko duen konpromiso sendoari eutsiko dio, baita ongizate-espazioei ere, pertsonak ingurunearekin eta oreka pertsonalarekin lotzen dituztenak.

irudi galeria

barlow-phyllida-a-a-elon-schoenholz
haus-der-kunst-artearen-etxea-barlow-phyllida-a-a-maximilian-geuter
hires-kontratatzea-barlow-phyllida

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.