artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Licenzako L'Aquila Realen egonaldirako daialdia zabaldu dute

Uharte Zentroak ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du irailaren 9tik urriaren 13ra bitartean Licenzan, Italian, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.

licenzako-l-aquila-realen-egonaldirako-daialdia-zabaldu-dute

| 2025eko Maiatzaren 29a

L'Aquila Reale Centro d'Arte e Natura di Civitella di Licenza kolektibo artistikoa, kultura-elkartea eta kultura-zentro autogestionatua da, lurralde-sinergia sare zabal bat duena, eta Licenza herrian kokatua dago, Valle dell‘Anienen (Erroma, Italia). Ikerketa eta esperimentazio artistikora, elkartrukera, ikaskuntzara, hausnarketa kritikora eta tokiko praktika eta jakintzen hedapenera bideratuta dago, lurralde- bokazioan, inplikazio komunitarioan, espazio publikoaren birsorkuntzan eta artearen eta zientziaren lengoaien berregitean oinarritua.

Proiektuak belaunaldien arteko ekintza eta parte-hartzea indartzen du Aniene bailaran, gizarte-lankidetzako eta inplikazioko ekintza artistikoen bidez, tokiko komunitateen eta biodibertsitatearen eta mendiaren ekosistemaren ezagutzak, praktikak, memoriak, problematikak eta erronkak eta pentsamendu kritiko globalaren eta gaur egungoaren aniztasuna batzen dituzte. Bizitzaren ulermenean, pertzepzioan eta tratamenduan kontzentratzen dira, kalteberatasunaren, interdependentziaren eta ekomendekotasunaren bidez. Aldi berean, jatorri geografiko desberdinetako beste artista batzuk ere espazio horretan egongo dira, L‘Aquila Reale ikerketa artistikoko egoitzen nazioarteko programaren testuinguruan.

Nori zuzendua dago

Gai horietan oinarritutako ekoizpen, sorkuntza edota ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein arlotako artistei bideratua. Egoitza hau Nafarroan bizi diren pertsonei zuzendua dago.

Zer eskaintzen da

  • 1.800 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari eta ekoizpen gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da eta beste erdia memoria aurkeztu ondoren.
  • Nafarroatik Licenzara lekualdaketa.
  • L‘Aquila Realen lanerako tokia, bertan dauden baliabide tekniko eta teknologikoakbarne.
  • L‘Aquila Realeko taldearen laguntza proiektuaren garapenean.

Oinarriak PDF-n hemen.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.