artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Bilbao Museoak bere historiako bigarren udarik onena izan du

Udako hilabeteetan publiko ugari erakarri du Bilboko museoak. Guztira 478.315 bisitari izan ditu ekaina, uztaila eta abuztua bitartean, iazko udan baino 4.822 gehiago.

guggenheim-bilbao-museoak-bere-historiako-bigarren-udarik-onena-izan-du

| 2025eko Irailaren 2a

Hauek dira Museoko erakusketez gozatzera bertaratutako bisitarien kopuruaren datuak hilabeteka: ekainean 117.508 bisitari (iaz baino 6.921 gehiago), ireki zenetik ekainik onena; uztailean 165.853 bisitari (iaz baino 3.573 gehiago), bere ibilbideko arrakastatsuena, baita ere; eta abuztuan 194.954 bisitari (iaz baino 5.672 gutxiago).

Aurten ere, nazioarteko publikoa izan da nagusi (guztizkoaren % 78 Estatutik kanpokoa izan da, iaz baino % 2 gehiago), eta herrialde hauetatik etorritako bisitariak nabarmendu dira: Frantzia (guztizkoaren % 16), Britainia Handia (% 10), Alemania (% 9), Herbehereak (% 8), Italia (% 7) eta AEB (% 6). Estatu mailan, euskaldunen (guztizkoaren % 4), katalanen (% 4) eta madrildarren (% 3) kopurua gailendu da.

Publiko gehien bildu zen eguna abuztuaren 13a izan zen, asteazkena; 8.472 bisitari izan ziren egun osoan zehar.

Urteko kopuru metatuari dagokionez, 2025eko abuztuaren 31ra arte, Museoak 921.971 bisitari izan ditu; orain arteko kopururik handiena, aurtengo maiatza, ekaina eta uztaila arrakastatsuenak izan baitira Museoa ireki zenetik.

Uda honetan Museoak izan duen erakargarritasun-indarraren gakoen artean erakusketen eskaintza zabala aipatu behar da, askotarikoak eta anbiziotsuak izan baitira:Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen, BBVA Fundazioak babestua (irailaren 28ra arte); in situ: Refik Anadol, erakusketaren partnertzat 1OF1 duena, partner teknologikotzat, berriz, Euskaltel, eta Google Cloud languntzaile gisa (urriaren 12ra arte); Barbara Kruger: Another day. Another night, Occident babesle duena (azaroaren 9ra arte); Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak, BBK-k babestua (iraunkorra), eta Vito Acconci/Sergio Prego: YOU, igande honetan, irailaren 7an, amaituko dena Film&Video aretoan.

Nabarmendu beharreko beste datu bat da Kutxabankek babestutako Art&Music zuzeneko musika-programak publikoaren aldetik izan duen arrakasta handia. 1.200 pertsona bertaratu dira Museoko terrazan egindako zortzi saioetara, eta agortu egin dira sarrerak.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.