artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Aita pontekoak

Laster amaituko den Helen Frankenthaleren erakusketa ikustera joan nintzenean, Guggenheim museoan, sorpresa bat hartu nuen.

aita-pontekoak
Helen Frankenthaler, Horma irekia, 1953. Arg/ Helen Frankenthaler Foundation, Rob McKeever

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Irailaren 26a

Sartu bezain laster, aurrez aurre Frankenthaleren estilo ezaguneko lan bat ikusi nuen, alegia, kolore mantxa oso diluituak hondo argi baten gainean zabalduta. Ondoan, Pollocken hasierako estiloaren antza zuen bat: askoz ere materia kargatuagoa, kolore intentsuagoak eta lerro ilunez zehaztutako dinamikak. "Hara!", pentsatu nuen, Frankenthaler Pollocken jarraitzailea izan ote zen bere lehen urteetan, bide propioa topatu arte? Baina kartelera hurbiltzean ulertu nuen zergatik zuen margolanak Pollock baten itxura: Pollockena zelako.

Egia da Frankenthalerek Pollocken lana gogoko zuela, baina baita Cezannena ere, eta Hoffmannena, eta hauek ez zeuden erakusketan. Artista guztiek miresten dituzte beste artista batzuk, eta denek jaso dituzte besteen eraginak. Baina ez da ohikoa banakako erakusketa batean beste artista bati sarreran bertan garrantzia ematea; horrek ulertarazten du, nolabait, Frankenthaleren lana ezin dela Pollocken ekarpena gabe ulertu. Bigarrenak jarri zituela lehenak erabili zituen oinarriak. Eta ez da kasualitatea Frankenthaler emakumea izatea eta Pollock gizona.

Uxue Alberdik Kontrako eztarritikliburuan kontatzen du bertsolaritzan aritzen hasi ziren emakume askok aita ponteko bat izan zutela, gizon baten legitimazioa baitzen zirkuituetan sartzeko modu bakarra. Artearen historian horrela izan da modu zuzenean (Frankenthaleri Clement Greenberg kritikariak erakusketak eta harremanak lortu zizkion) eta baita zeharkakoan ere: emakume artista ez hain ezagunen historia idatzi edo erakusketak egiten direnean, arreta handiagoa eskaintzen zaie gizon ezagun batek haiei buruz zerbait ona esan badu.

Ane Lekuonarekin Maria Paz Jimenezen erakusketa komisariatu nuenean, egoera horretan ikusi genituen geure buruak. Jimenezek Oteizarekin harreman estua izan zuen, eta bagenituen Oteizak bere lanari buruz esandako hitz politak. Baina, horiei garrantzia emanez gero, Jimenez Oteizak onetsitako artista gisa irakurriko zen, eta guk kanon horietatik aldentzeko aukera eskaini nahi genion, bere kabuz distira egin zezan. Horregatik, euren arteko eskutitz bat besterik ez genuen sartu dokumentazio gunean, dokumentu anitzen artean, eta, noski, beste inoren artelanik ez.

Harritu ninduen, beraz, askoz ezagunagoa den Frankenthaleren erakusketan erabaki hau topatzea. Baziren beste artista batzuen lanak erakusketaren atal bereizi batean, Frankenthalerekin zuten harremana aitzakia, baina hasierako Pollocken horrek utzi zidan zaporerik txarrena. Jarriko zuten Picassoren lan bat Braqueren erakusketa baten sarreran, edo Daliren bat Magritteren batean? Ez dut uste.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.