artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Turner Saria jendarte-kezkek geroz eta blaituagoa

Britainiar arte garaikidearen sariak, aurten, desgaitasuna duen Nnena Kalu artistari eman dio aitortza.

turner-saria-jendarte-kezkek-geroz-eta-blaituagoa
Nnena Kalu. Arg/ the Artist and ActionSpace

| 2025eko Abenduaren 13a

Eskoziarra den Nnena Kalu (1966an jaioa) Turner Sariaren historia sozialaren mugarri berri bat bihurtu da. Bradforden egindako ekitaldian, saria jasotzen duen desgaitasuna duen lehen pertsona bilakatu da. Bere lanek –berreskuratutako materialez egindako eskultura abstraktu handiek– epaimahaia liluratu dute dakarten originaltasunagatik.

Nnena Kaluk oso profil ezberdineko beste hiru finalista gainditu ditu: Rene Matic (28 urte), argazkilari britainiarra; Mohammed Sami (41 urte), Bagdaden jaioa eta Londresen bizi den margolaria; eta Zadie Xa (42 urte), jatorri korearreko artista kanadiarra, Erresuma Batuan bizi dena. Hiru horiek 10.000 libra (11.500 euro) jaso dituzte, eta Nnena Kaluk, berriz, 25.000 libra (28.000 euro). Haien lanak 2026ko otsailera arte egongo dira ikusgai Bradfordeko Cartwright Hall Art Galleryn, Erresuma Batuko kultur hiriburuan.

Izendapen honek kristalezko sabaia hausten du ActionSpace elkarte britainiarraren kide den Charlotte Hollinsheaden aburuz. Elkarte horrek ikasteko zailtasunak dituzten artistekin lan egiten du. BBCn, Alex Farquharson Tate Britaineko zuzendari eta epaimahai-buruak azaldu duenez, "helburua ez zen Nnenari lehen artistari saria ematea neurodibergente gisa", baizik eta "bere praktikaren kalitatearen eta originaltasunaren aldeko benetako konbikzioagatik, bere identitatetik bereiztezina dena".

1990eko hamarkadan, Turner Saria eztabaida-iturri izan zen saritzen zituen lan probokatzaileengatik. Tracey Eminen My Bed izeneko lana –bere ohe desordenatua, objektu intimoz inguratua– eskandalua piztu zuen 1999an. Lan hark urte hartako Steve McQueen irabazlea bera bigarren planoan utzi zuen. Beranduago, 2002an, Kultura ministro zen Kim Howellsek Turner Sariaren erakusketa publikoki gaitzetsi zuen, "astakeri-kontzeptualtzat" jota.

Jatorrian artista britainiarrei soilik ematen bazitzaien ere, Turner Saria 2000. urtean ireki zen beste nazionalitate batzuei, Wolfgang Tillmans Germaniarra sarituz.

Arte lanek sortutako ulergaiztasunaz gain, saria urte luzez kritikatua izan da artista gutxi batzuen inguruan bueltaka ibiltzeagatik, Londoneko galeria handiek babestutakoak sarritan. Charles Saatchi bildumagilea, orduko merkatuko figura nagusietako bat, aktore garrantzitsua izan zen.

Norabide aldaketa

Azken urteetan, ordea, saria aniztasunaren eta inklusioaren aldeko bidean sartu da, modu esplizituan. 2015ean, Assemble izeneko arkitekto-taldeak sorpresa eman zuen Liverpooleko komunitate-berroneratze proiektu batengatik saria irabazita. Turner Saria ohiko arte plastikoetatik harago zabaltzen hasi zen. Logika horri jarraikiz, 2019a mugarri izan zen: epaimahaiak finalista lauak (Lawrence Abu Hamdan, Helen Cammock, Oscar Murillo eta Tai Shani) kolektiboki saritzeko eskaera onartu zuen, irabazle bakarra aukeratu beharrean. Keinu sinbolikoa izan zen, lehiaketa indibidualari uko eginez.

Joera horrek jarraipena izan zuen 2021ean, soilik kolektiboak aukeratu zirenean. Ipar Irlandako Array kolektiboak irabazi zuen, folklore eta errebindikazio soziopolitikoak uztartzen zituen instalazio batekin. Orientazioa batzuek txalotu zuten, baina kritikak ere piztu zituen: batzuek "pentsamendu-on"-egitzat jo zuten. The Guardian-ek ohartarazi zuen kolektiboak soilik aukeratzeak mezu soziala lehenestea zekarrela, Turner Sariaren erakargarritasun artistikoaren kaltetan.

Aldi berean, irabazleen profila dibertsifikatu egin da. Historikoki, 1991 eta 2016 artean, aurkezteko irizpideetan 50 urteko muga zegoen, artista gazteak lehenesteko. Muga hori kendu zenetik (2017), belaunaldi helduagotako artistak nabarmendu dira. 2022an, Veronica Ryan eskultore sarituak 66 urterekin irabazi zuen, inoizko adinduena bihurtuz. Nnena Kaluk 59 urte ditu.

Aldaketa honek geografia-ikuspegia ere zabaldu du. 2010eko hamarkadatik, finalisten erakusketa Londresetik kanpo egiten da urtean behin. Baina hor ere kritikak agertu dira: Waldemar Janusz, arte-kritikariak, Turner Saria nomada "propaganda tresna" bihurtu dela salatu du, Tatek horren eskaera berezirik egiten ez duten eskualdeetara inposatuta.

Dena den, eztabaidak eztabaida, Turner Sariaren antolaketa puntu batean egonkor mantendu da: urtero, arte-munduko adituz osatutako epaimahai independente batek hautatzen ditu finalistak eta irabazlea. Telebistak sariaren audientzia handitu egin du aspalditik. 1991n, Channel 4 kateak –sariaren babesleak– ekitaldia zuzenean eman zuen. 2018tik, BBCk hartu du lekukoa. Ekitaldia zuzenean ematen da Erresuma Batuko telebista publikoaren kanaletan edo streaming bidez.

Turner Sariaren egokitasunaren eztabaida bizirik dirau. 2024an, bere 40. urteurrenaren harira, kritikari batzuek "indarrik gabe, lotsagarri, erreformatu edo erretiratu beharreko sari" gisa deskribatu zuten. Aitzitik, beste behatzaile batzuek azken edizioa "bere garaiarekin bat" zegoela nabarmendu zuten.

irudi galeria

nnena-kaluren-instalazioa-turner-prize-2025-arg-actionspace-elkartea

josturak

Josturak

Arrese Elena

Torre Luzea (Zarautz, Gipuzkoa)

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 03ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.