artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Post Guggenheim Urdaibai

Zutabe hau argitaratu den egunean biltzekoa da Guggenheim museoko patronatua Urdaibain bultzatu nahi duten egoitzaren inguruan erabaki bat hartzeko. Aurreko asteetan zabaldutakoaren arabera, bertan behera geratuko da egitasmoa; beraz, arriskua hartuko dut.

post-guggenheim-urdaibai

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Abenduaren 16a

Proiektua baztertzen bada, erakundeek hausnarketa sakona egin beharko dute, argi baitago gauza asko ez direla behar bezala egin prozesu honetan.

Hiru ondorio atera ditzakegu: lehena, proiektuainposatzea akats bat izan dela. Kontsultarik gabe eta egingo zela ziurtzat emanik aurkeztu zen;ohikoegia den bidea, tamalez. Agintariak herritarren ordezkari dira (baita agintean dagoen alderdiari botoa eman ez dioten herritarrena ere), eta herri horri hitza eta iritzia eman behar diote. Prozesua beste modu batera egin izan balitz, aukerak eztabaidatuz eta baloratuz, eskualdea bultzatzeko kontsentsuzko beste proiektu bat bultzatu izango zen akaso, gaur abian egon zitekeena. Ez genituzkeen hiru urte eta errekurtso mordoa galduko (zenbat kostatu da Agirre Lehendakari Centerren entzute prozesua?) ginen leku berean egoteko. Gobernantzari buruzko lezio eder bat ikasi beharko zen hemendik.

Bigarrenik, argi dago herri honek ez duela modelo turistikoa gehiago bultzatu nahi. Turismoa diru sarrera garrantzitsua da gurean, baina gero eta zabalduagodago horrek ekartzen dituen kalteen kontzientzia. Gaztelugatxe galdu dugu, zer esanik ez Donostiako Parte Zaharra, eta bide beretik doa Bilbokoa. Betiko dendak ixten ari dira souvenir dendak eta Manolo Bakes-ak irekitzeko, etxebizitzaren prezioa gora doan abiadura berean. Busturialdeko lagunek, beste euskal herritar askoren sentipenarekin bat eginik, eredu horri uko egin diote. Erakundeen betebeharra da beste eredu ekonomiko batzukaztertu eta bultzatzea.

Azkenik, kultur eragileek ozen esan dute kulturaren alorraren beharrak bestelakoak direla, eta nazkatu direla makroproiektuez. Agerikoa izan da erakundeek ez dutela kultur agenteekin proiektuari buruzko elkarrizketa bat abian jartzeko aukera planteatu ere egin, zuzenean eragingo zien arren; are gutxiago arlo horren beharrak aztertu eta horiei erantzuten dieten kultur politika adostu eta eraginkorrak abian jartzeko. Mila kultur eragilek sinatu dute proiektuaren kontrako manifestua; arreta jartzeko moduko kopurua da.

Ondorioz, Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteak aukera emango du aurreikusten ziren baliabideak birbideratzeko. Alde batetik, Busturialderako proiektu adostu eta eraginkor bat bilatzeko; bestetik, kultur arloaren azterketa sakona egiteko eta etorkizunerako pausoak zehazteko. 130 milioi euro kostatu behar zuen eraikinak soilik; nago diru nahikoa dela bi bideetan emaitza esanguratsuak lortzeko.


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.