artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal sortzaileen "egonkortasuna" legez bermatzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduk eskatu du artisten "prekarizazioa" amaitzeko araudi propioa ontzeko, baina atzera bota dute ekinbidea. Sortzaileen baldintzak hobetzeko, Kultur Sistemaren Legea lehenestea onetsi dute EAJk eta PSE-EEk.

euskal-sortzaileen-egonkortasuna-legez-bermatzea-baztertu-du-eusko-legebiltzarrak
Josu Aztiria EH Bilduko legebiltzarkideak eraman du ekinbidea Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2026ko Otsailaren 14a

Euskal sortzaile, artista eta kultur arloko profesionalen prekaritatea eztabaidagai izan dute berriro ere Eusko Legebiltzarrean. Sektorearen egoera makurra dela-eta, kezka agertu du EH Bilduk proposamen batean, eta soluziorako lege propioa ontzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Legebiltzarreko gehiengoak, baina, atzera bota du ekinbidea, eta EAJk eta PSE-EEk proposamenari egindako osoko zuzenketa babestu du: tramitazio bidean den Kultur Sistemaren Legea eta sektorearentzako indarrean den laguntza sistema bultzatzea lehenetsi dute hala.

Eztabaidak bi gauza utzi ditu agerian. Batetik, EAJk ez beste alderdi guztiek uste dutela sortzaileen egoera "prekarioa" dela. Bestetik, adostasunik ez dagoela sektorea laguntzeko hartu beharreko neurrien inguruan. Araudi propio eta espezifiko baten alde egin dute EH Bilduk eta Sumarrek; indarrean dauden laguntza politikak sendotzea eta Kultur Sistemaren Legeari bide ematea lehenetsi dute, berriz, EAJk eta PSE-EEk.

EH Bilduren arabera, azken ikerketek —tartean Lanarteak elkarteak eta Gerediaga Elkarteak eskatuta Siadeco etxeak egindakoak— sektorearen "ezegonkortasuna eta diru sarrera apalak" azaleratu dituzte, eta neurri "eraginkor eta egiturazkoen" beharra bistaratu. Josu Aztiriak ohartarazi du kultur sortzaileek "egiturazko prekaritatetik ateratzeko neurri sendoak" falta dituztela, eta sektorearen argazkia atera du: hamar sortzailetik bi baino ez dira bizi sormen jardueratik, eta erdiek beste lanbide bat behar dute. "Hau da gure kultur talentuaren sentipena: ezegonkortasuna, aitorpenik eza eta neke mentala", adierazi du.

Aztiriaren ustez, kultur sektorearen berezitasunek —besteak beste, intermitentziak eta diru sarrera gorabeheratsuak— araudi propioa eskatzen dute: "Lege bat behar da artistak ere langiletzat hartzeko, estatus bat izateko eta gutxieneko errenta bat bermatzeko". Irlandan indarrean den artistentzako oinarrizko soldata eta Ipar Euskal Herriko intermitentzia eredua jarri ditu eredu gisa, eta gaineratu bide horretan sortzaileak "entzun eta zaintzeko" bidea ekimen legegileen bidez lortzen dela.

Hori hala, koalizioakJaurlaritzari eskatu dio aurtengo seihilekoan lege proiektu bat aurkez dezala sortzaileen "egonkortasuna eta aitortza" bermatzeko.Izan ere, koalizioak uste du kultur sektorearen berezitasunak —lanaren intermitentzia, proiektu bidezko jarduna eta diru sarrera gorabeheratsuak— propio arautu behar direla, lan eta gizarte babeserako "berme sendoekin".

Hala, gobernuari eskatu dio partaidetza prozesu "zabal eta egituratua" irekitzeko legea ontzeko orduan, eta sektoreko eragile guztien parte hartzea bermatzeko prozesuan —sortzaileak, elkarte profesionalak eta bestelako eragileak—. Araua Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean idazteko proposatu du EH Bilduk; izan ere, Nafarroako Gobernuak antzeko helburua duen lege bat sustatzeko asmoa du.

EAJk eta PSEk, ordea, ez dute sortzaileen baldintzak hobetzeko lege premiarik ikusi. Bi taldeek uste dute sektoreari aholkularitza eta ezagutza eman behar zaizkiola hemendik aurrera ere, eta hori zerbitzu espezializatu eta pertsonalizatu baten bidez egin behar dela, betiere sormen eta arte lanbidearen berezitasunak aintzat hartuta eta "kate ahulenei" arreta berezia eskainita. Zerga sistema egokitzen jarraitzearen alde egin dute bi alderdiek; horrez gain, sortzaileak kokatzeko modu bat eta kultura lanbideen ekosistemari buruzko azterlan bat egiteko proposatu ere.

Atzerrikoak, "inbidiaz"

Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek proposamen bakarra adostu badute ere, sortzaileen lan baldintzez eta egoeraz ikuspuntu zeharo ezberdinak plazaratu dituzte EAJko eta PSE-EEko hizlariek. EAJk ukatu egin du prekaritatea nagusi dela; kontrakoaesan du PSE-EEk.

Garikoitz Mendizabal jeltzaleak EH Bilduri "populismoa, demagogia eta klientelismoa" aurpegiratu dizkio; azpimarratu du sortzaile guztien egoera ez dela prekarioa, eta ukatu egin du Jaurlaritzak "abandonatuta" dauzkala. Are, haren ustez, atzerrian "inbidiaz" begiratzen diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultur sistemari. "Prekaritateak ez dakar lanak okerragoak izatea;askotan artistek barruan duten bulkada bestelakoa da", erantsi du.

Gutxieneko soldata eta errenta unibertsala ezartzeko ideiari dagokionez, zalantza agertu du: "Ez dakit ona den Irlandako eredua eta Euskadikoa aurrez aurre jartzea; hangoak ere baditu eta mugak". Haren hitzetan, "akatsa litzateke guztien profesionalizazioa lortu nahi izatea", eta uste du sektorean aliantza berriak eta dibertsifikazioa sustatu behar direla.

PSE-EEko Estibaliz Cantok adierazi du sortzaileen prekaritateak "aurpegi asko" dituela, eta ona dela eztabaida ireki izana, sektorearen egoera ikusarazten delako. Hala ere, eta kulturaren ezaugarriak kontuan hartuta, marko normatibo bat zehaztea oso zaila dela azpimarratu du, eta neurri zehatzak sustatzearen alde egin.

Santiago Lopez PPko ordezkariak, berriz, Jaurlaritzari egotzi dio kultura politika "partziala" egitea eta gaztelerazko sorkuntza "baztertzea"."Sortzaile batzuk desabantailan uzten dituen sistema eraikitzen ari gara", esan du.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.