artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zintzotasun erostezina

Emilie Hallard. 'Les corps incorruptibles' | Non: EHUko Bizkaia aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Martxoaren 10era arte.

zintzotasun-erostezina
Emilie Hallarden hainbat argazki, Bilboko Bizkaia aretoan jarri duten erakusketan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2023ko Martxoaren 1a

Hauxe irakur dezakegu Blboko Bizkaia aretoko lehen solairuan: "2023, eta gure gorputzek politikoak izaten jarraitzen dute". Esaldi irmo horri XXI. mendean mantentzen diren edertasun kanon estugarri eta estereotipatuak zalantzan jartzen dituen testuak ematen dio jarraipena: "Zaurgarritasunetik zein gogotik, arauari uko egitea aukeratzea da, erostezina, leiala".

Hitzok ez daude bakarrik; Emilie Hallard argazkilariaren Les corps incorruptibles mostraren parte dira. Hain zuzen, aurkeztuko zaiguna arauak gainditzen dituzten gorputzen erretratuak dira, haien presentzia aldarrikatuz horri lehia egiten diotenak.

Hallardek biluzia abiapuntu hartu, eta genero identitateari, arrazakeriari, aniztasun funtzionalei... lotutako auzien itzulpen estetikoa egiten du. Ederra denaren eta ez denaren, edota onartua dagoenaren eta ez dagoenaren arteko tirabirak deseraikitzen ditu artistak. Horretarako, kanon estetiko heteronormatiboak zalantzan jartzen dituzten 70 erretratuko seriea egituratu du artistak Les corps incorruptibles proiektuan.

Mostra espazio bakarrean egituratzen da, eta 70 erretratuek ingerada bat sortzen dute aretoan. Espazioa osatzen duten lau hormek biltzen duten heinean, bata bestearen ondoan daude kokatuta irudiak. Baina erakusketa ez da adierazpen bisualera mugatzen, irudien artean argazkilariak erabilitako hainbat teorialariren aipuak agertzen baitira: Virginie Despentes, Daria Marx, Niccole Seck, Judith Butler... eta horrek irudiak ulertzeko irizpideak markatzen dizkigu.

Incorruptibles terminoak euskaraz ustelezin, zintzo zein erostezin hitzei egin diezaieke erreferentzia. Erakusketa espazioa inguratzen duten gorputz biluzien kristalizazioa horren adierazle da, Hallarden argazkiek gorputzak momentu zehatz horretan hartzen dituztelako. Argazkiek gorputzak ustelezin bihurtzen dituzte, aldaezin, baita ikusgai ere. Gorputzak inguratzen dituzten espazioek intimotasun zintzoa aurkezten dute, eta ezer ezkutatzen ez duten biluziekin bat egiten duen zaurgarritasunetik abiatzen den goxotasuna igorri.

Erretratuen aura goxo eta intimoa begirada zuzenen kutsu erreal eta gordinak zeharkatzen du. Hala, argazkien bitartez elkarrizketa bat sortzen da aldaezin bihurtu den pertsonaren eta irudiari begiratzen dionaren artean. Halaber, kontraste horretan, intimoa eta publikoa denaren arteko mugak lausotzen dira nolabait. Izan ere, eraikin publiko batean gauden heinean, publikotasun horri lotutako kanonetara mugatzen dugu gure gorputzaren ikusgarritasuna.

Kontrara, artistaren kamerak klikatutako argazkien biluztasunak publikotasunak zehaztutako araudi soziala urratzen du. Urratze hori ez da biluztasunera mugatzen, baizik eta biluzik dauden gorputzen ezaugarrietara hedatzen da. Alegia, argazkiei begiratzean, pertsonen begirada zuzenarekin konektatzen dugu, eta zintzotasun uholde batek harrapatzen gaitu. Izan ere, erretratu bakoitzak bere identitate gorpuztua zintzoki ikusarazten du.

Halaber, piezak bata bestearen ondoan kokatua daudenez, identitate gorpuztu horien arteko loturak ere ehuntzen dira; eta aniztasuna aldarrikatzen du ehuntze horrek. Nolabait intimotasun hori pertsonala dela adierazten dute argazkiek, eta, aldarri feministak dioen moduan, "pertsonala politikoa da". Onartuak ez diren gorputzen bazterketak ez dio gorputz bakar bati eragiten, kanon estetiko hegemonikoen parametroetara mugatzen ez direnei baizik.

Biltzen gaituen gizarte heteronormatiboak uzkurtzen eta ezkutatzen dituen identitateei existentzia estetiko bat eskaintzen die Hallarden proiektuak. Eta, era berean, irudiekin uztartzen diren testuek existentzia horiek jasandako estigmatizazioak zalantzan jartzen dituzte, estigma uzkurtzaileak desegiteko pautak eskaintzen dizkigute. Izan ere, mostraren instalazio xumearen barruan, irudiek eta mezuek harrapatzen gaituzte. Hallardek ikusezina dena ikusgarri bihurtzen baitu.

les-corps-incorruptibles

Les Corps Incorruptibles

Emilie Hallard

Bizkaia Aretoa - EHU (Bilbo, Bizkaia)

2023ko Otsailaren 15etik
2023ko Martxoaren 10era


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.