artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiru hitz, hamaika eduki (I)

Erromako Kapitolioko Museoen sotoan ikusi nuen hunkitu ninduen estela hura. Inguru horretan antzinako erromatar hilarrien bildumako eredu batzuk dituzte ikusgai, estetikoki goiko pisuetako artelanak baino xumeagoak izan arren, horiek bezain interesgarriak direnak.

hiru-hitz-hamaika-eduki-i

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Apirilaren 11a

Hiru hitz besterik ez zituen hilarriak, bata bestearen azpian:"Antiochus/libertus/pictor" esaten zuen, alegia, "Antiochus. Libertoa. Margolaria".

Askok uste dute arte historialaria izatea museoetan paseatzen ibiltzearen sinonimoa dela; baina horretaz gain, halako iturrietatik ahalik eta interpretaziorik aberatsena ateratzean datza gure lana. Horregatik, zutabe bat eskainiko diot hitz bakoitzari, antzinako Erromako arteari buruz zer konta diezagukeen aztertzeko asmoz.

Has gaitezen, beraz,Antiochusizenarekin. Ez da erromatar hiritar batena, ez baititu hiru izen elkartzen (Gaio Julio Zesarrek bezala, esaterako). Erromatarren azken bi izenek gizon libreen sendia markatzen zuten, baina Antiochus libertoa zenez, hau da, aske geratutako esklaboa, bere jabe izandako familiak eman zion izen propioa besterik ez zuen. Horrek beste zerbait erakusten du: behin familia horrengandik askatuta, bere kabuz instalatu eta aurrera atera zela. Izan ere, libertoek batzuetan euren jabe ohien lantegietan lanean jarraitzen zuten, euren babespean, eta askotan euren sendiaren izena hartzen zuten.

Hortaz, erosi zuen pertsonak jarri zion izena. Antiochus izen greziarra izanik, Antiokia izeneko inguruarekin lotutakoa, lehen bultzadan esklaboa greziarra zela pentsa genezake; ez da ziurra, ordea. Hain zuzen, Antiochus bizi izan zen garaian (K. a. I mende amaiera eta K. o. I. mendearen artean) oso modan jarri zen esklabo greziarrak izatea, baina hauek garestiak zirenez, beste lekuetako esklaboei ere izen greziarra jartzen zieten jabeek, gaur egun markako poltsa faltsuak erosten dituztenen antzera.

Antiochusen kasuan bada izen greziarra hautatzeko beste arrazoi bat, artearekin zuzenki lotzen dena. K. a. II. mendean Grezia eta Asia Txikia (gaur egungo Turkia) konkistatu zutenetik, arte greziarrarekin zoratuta zebiltzan erromatarrak. Artelanez betetako ontziak bidaltzen zituzten Greziatik Erromara, hiriburuko artistek eredu heleniarrak kopia zitzaten. Testuinguru horretan, artista bera greziarra bazen, prestigio atxikia zuen. Horregatik, ez da harritzekoa pintura tailer bat zuen erromatar batek berarekin lan egiteko esklabo bat erosiz gero greziar izena jartzea. Izenak erromatarren helenismoarekiko zaletasuna erakusten digu, eta Greziako artearen ospea; horretaz baliatuz, behin askatuta Antiochusek izen greziarra mantendu zuen, eta prestigioa ziur aski ere bai. Baina liberto izaeraz hurrengo zutabean hitz egitea dagokigu.


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.