artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakaleraren "Helmuga amaigabea" kanpainak zilarrezko saria jaso du 2024ko estatuko sormen sarietan

MUY agentziak Tabakalerarentzat sortutako kanpaina esperientzia digital berritzailea da; artea, teknologia eta interaktibitatea uztartzen dituena. Zentroaren arabera, hainbat ilustratzailek "Helmuga amaigabea" kanpainan parte hartu izanak Tabakaleraren sorkuntzaren aldeko apustua narbarmentzen du.

tabakaleraren-helmuga-amaigabea-kanpainak-zilarrezko-saria-jaso-du-2024ko-estatuko-sormen-sarietan

| 2024ko Apirilaren 16a

Tabakalera kultura garaikideko nazioarteko zentroaren "Helmuga amaigabea" publizitate-kanpainak zilarrezko garaikurra jaso du 2024ko Sormen Sari ospetsuetan. MUY aholkularitza-enpresa estrategiko eta sormen-agentziak gauzatutako kanpaina berritzailea Eduki Digital Interaktiboa eta Craft Ilustrazioa kategorietan izendatu dute, eta zilarrezko saria jaso du azken atal horretan.

Otsailean eta martxoan zehar Estatu osoko publizitatearen sektoreko 35 profesional nabarmenek osatutako epaimahai batek mila pieza inguru aztertu ditu. "Helmuga amaigabea" kanpaina hautatutako 400 piezen artean nabarmendu da.

Kanpainak erabiltzaile-esperientzia interaktiboa eta hezitzailea eskaintzen du. Webgunearen bidez Tabakalerako hainbat arlo irudikatzen dituzten ilustrazio bektorialak esploratzeko aukera ematen die bisitariei. Zoom-infinitu teknologiak mundu ilustratu batetik bestera "bidaiatzea" ahalbidetzen die erabiltzaileei, zentroak arte garaikidetik eta musikatik hasi eta teknologia eta zinemaraino eskaintzen dituen jarduera eta diziplinen aberastasuna deskubrituz. Maialen Arocena, Raisa Alava, Higinia Garay, Marcos Navarro, 72 kilo, Javilostcontrol, Iván Delgado, Jabier Rodríguez, Ainhoa García Eizaguirre eta Pierpaolo Lampitelli ilustratzaileek parte hartu dute kanpainan.

"Helmuga amaigabea" bideoak 50 mila ikustaldi ditu Youtuben, eta Tabakalera sorkuntzaren eta kultura-topaketaren epizentro gisa islatzen du, baita artearen eta kulturaren berrikuntza digitalerako zubi gisa ere. Bisitariei beren gailu mugikorretatik edo tabletetatik sormen-mundu horiek esploratzea ahalbidetzen dienez, kanpaina interakzio digital kulturalaren abangoardian kokatzen da.

Sariak Donostian egin den zeremonia batean banatu dira, Club de Creativos-en 25. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. Ekitaldi horrek Estatuko publizitate-industriaren onena biltzen du urtero.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

uneen-paseoa

Uneen paseoa

ROZ

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Agorrilaren 21etik
2026ko Irailaren 27ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Maiatzaren 07tik
2026ko Agorrilaren 30era

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.