artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak 'Resonating Sculpture IX' Donostiako ibai konexioetan oinarritutako soinu instalazioa aurkeztu du

Instalazioak Donostiako ibai-kartografia eta Tabakalerako espektro elektromagnetikoaren emisioak aztertzen ditu.

tabakalerak-resonating-sculpture-ix-donostiako-ibai-konexioetan-oinarritutako-soinu-instalazioa-aurkeztu-du
Reni Hofmüller eta Anna Ramos Tabakaleran. Arg/ Tabakalera

| 2024ko Apirilaren 29a

Reni Hofmüller artista austriarrak, Scala egitasmoaren hamargarren proposamenean, entzuteko modu berri bat esperimentatzeko gonbitea egingo dio publikoari, Tabakalerako eskailera nagusian. Resonating Sculpture IX soinu-instalazioak fusionatzen ditu, batetik, Donostiako ibai-kartografia, ur-hornidurako sarea eta, azkenik, Tabakalera inguruneko espektro elektromagnetikoa. Hofmüller ezaguna da bere ikuspegi feministarengatik eta gizakiaren eta gizatiar ez denaren arteko elkarguneko azpiegiturekiko interesagatik; soinu-artearen pertzepzio konbentzionalei desafio egiten dien lana aurkezten digu.

90eko hamarkadan irrati piratetan izandako lehen esperientzietan oinarrituta, Reni Hofmüller artistak Donostia hiria zuzeneko soinua arakatzeko eszenatoki bilakatu du. Artistak diseinatutako eta eskuz egindako antena baten bidez, hiriko ibai-konexioak jasotzen ditu, Urumeatik Kantauri itsasora bitartekoak, eta gizatiarraren eta gizatiarra ez denaren arteko elkarmenpekotasun konplexua erakusten duen soinu-mapa bat saretzen du.

Honenbestez, Anna Ramos Radio Web MACBA lineako irrati-proiektuaren koordinatzaileak komisariatutako Resonating Sculpture IX piezak seinale elektromagnetikoen eta inguratzen gaituzten interferentzien bidezko entzuketa erakusten eta proposatzen du, urpeko grabazioez gain. Hiriko hainbat tokitan grabatuta (Urumea ibaia, Zurriola hondartza, Kontxako badia, Kalkutako Teresa plazatxoa…) eta baita zuzeneko seinalearekin ere, instalazioak esperientzia polifoniko bat eskaintzen du, inguruarekin dugun harremanari, azpiegiturei eta ukiezina denari buruz hausnartzeko.

Soinu proposamen berri honekin batera lau esku-hartze egingo dira, eraikinaren lehen solairuan. Horietako bik, planoetan oinarriturik, hiriko edateko uraren eta saneamenduaren sareak erakusten dituzte. Beste biek, antenaren material eroale berarekin eginak, giza DNAren egitura eta lurrak eta eguzkiak galaxian zehar espiralean egiten duten mugimendua islatzen dituzte.

Antena eskailera nagusiko hirugarren solairuan

Soinu-instalazioa osatzen du baita ere artistak diseinatutako antena batek; Donostialdeko ibai-sarearen zirkuituak mapatzen ditu. Antena honek, espazioan egiten diren esku hartze txikiekin batera, murgiltze-giro bat sortzen du, eta horrek gonbitea egiten dio ikusleari ingurunearekin duen erlazioari buruz eta ingurune hori osatzen duten elementu natural eta artifizialekin duen konexioari buruz hausnarketa egiteko.

Reni Hofmüller (artista)

Reni Hofmüllerrek artea testuinguru teknologikoetan lantzen du, eta artearen, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzen ditu. Arterako tresna nagusi gisa soinua landuz ibilbide luzea egin du, eta hainbat egitasmo eta kolektibotan irudi funtsezkoa izan da, bai Radio Helsinki irratian eta bai Graz hiriko "esc medien kunst labor" kolektiboan. Bere obran esanguratsuak dira ikuspegi feminista eta mundu garaikidean gizatiarra dena eta ez denaren arteko elkarreragina arakatzea.

Anna Ramos (komisarioa)

Radio Web MACBAn egindako lanagatik eta soinu-arte garaikidean duen ikuspegiagatik da ezaguna Anna Ramos. Instalazio hau egiteko garaian lankidetza estuan aritu da, egitasmoari bere esperientzia eta ikuspegi propioa eskainiz. Ramos arduratzen da Radio Web MACBAz, alegia, 2006an sortutako Bartzelonako Arte Garaikideko Museoaren (MACBAren) sare bidezko irrati-egitasmoaz. RWM lan-taldeko kide sutsua da; Bartzelona lan egiten du, eta han bizi da.

Informazio praktikoa

  • Izenburua: Resonating Sculpture IX
  • Datak: Apirilak 19 - irailak 8
  • Eraikinaren ordutegia

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.