artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Benetakotasuna

Aspaldi ez nuen pintura erakusketa batean halako zirrararik sumatu. Erakusketa areto zuri erraldoira sartu, eta pintzelkada beltzez margotutako emakume gorputzak etzanda azaltzen dira, lerrokatuta dauden tamaina txikiko koadroetan.

benetakotasuna
Tracey Eminen erakusketa New Yorkeko White Cuben

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2024ko Urriaren 10a

Batzuek hondo gris zikina dute, besteek arrosa, hainbatek urdina, beltza edo gorria. Pintura mihisetik goitik behera tantaka edo txirrioka erortzen denez, artelanek itxura zabarra eta gogorra ematen dute.

Korridore estuko koadro txikien erritmo azkarreko ukabilkadetatik gure onera bueltatu ezinik gabiltzala, areto handiagoetara sartzen garenean inpresioak gora egiten du. Koadroak handiagoak direnez, darien intentsitateak begiak eta burua gogor jotzen ditu. Emakumea biluzik, emakumea etzanda, emakumea sufritzen, sexuaren ezintasuna, bakardadea, katuaren konpainia, emakumea ohean, batez ere ohean. Ezin burutik kendu Tracey Eminek Londresko White Cube izeneko aretoan egindako erakusketan gaudela. Hain zuzen, Tracey Emin artista britaniarra ezagun egin zen 1999ko Turner sari ospetsuenetarako aukeratu zutelako My Bed izeneko lanarekin. Artistak depresio garaian jaiki ezinik egon zen ohea bera erakutsi zuen bolada hartan erabili zituen jateko, edateko eta beste gauzekin. Lanak eztabaida eragin zuen, bai Londresen, bai munduan ere, eta horrek artista ospetsu bihurtu zuen.

Oraingo honetan ere oheak ikus ditzakegu, baina baliabide klasikoago batekin adierazita: pintura. Horrek harritzen gaitu ez badugu artistaren azken urteetako ibilbidea ezagutzen, pintura izan baita bere arreta bereganatu duena azken lanetan. Hala ere, White Cuben erakusgai dauden koadroak hain dira biszeralak non ezin gaituzten hotz utzi. Badirudi Eminek gaixotasun gogorra gainditu duela eta heriotza hurbiletik ikusi duela; ez dago esan edo azaldu beharrik, barrutik irtendako pinturak dira, brotxak eta pigmentuak gorputzarekin bat egiten duten horietakoak. Amorrutik irtendakoak, bizipen latzak igaro dituen norbaitenak.

Badakit autobiografikoak direla eta sarritan kritikatu dudala ni-niaren artea, baina hor dago pinturaren historiaren esperientzia laburtua: Egon Schieler, Bonnard, Vuillard, Manet, Courbeten Munduaren sorrera-ri egindako keinu eta guzti, baina, batez ere, 60ko hamarkadatik gaur egunera emakumeek jasan dituzten bazterketen haserrea: Louise Bourgeoisen eskultura ikusten dugu Eminek erakusketa aretoan jarri dituen bururik gabeko brontzezko gorputz erraldoietan, alua zabalik duten Niki de Sant Phalen Nanak, baina batez ere, Nancy Sperok bere gorputz gaixoarekin egin zituen lan interesgarriak. Gorputz zaurgarrien aldarrikapena.

Ados, autofikzioa modan dago, baina ondo egindako lanak ez du aitzakiarik. Indar maila horrekin eta, aspaldian asko erabiltzen zen hitzaren bidez esanda: benetakotasun maila horrekin ikusita, Eminek arte esperientzia osora eramaten gaitu.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.