artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Javier Pérezen ‘Un pedazo de cielo cristalizado'-ren zaharberritze lanak abiatu ditu Artium Museoak

Javier Pérez (Bilbo, 1968), Artioum museoko obra enblematikoa garbitzeko eta berreskuratzeko lanak bertatik bertara ezagutzera hurbilduko da. Hain zuzen ere, esku-hartze horren esparruan, museoak hainbat jarduera antolatu ditu, esate baterako artistarekin topaketa bat, zaharberritze-prozesuaren aurkezpen bat eta Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko eta museoko langileen arteko elkarrizketa bat.

javier-perezen-un-pedazo-de-cielo-cristalizado-ren-zaharberritze-lanak-abiatu-ditu-artium-museoak

| 2024ko Azaroaren 27a

Joan den astelehenean, azaroak 18, hasi ziren Javier Pérezen (Bilbo, 1968) Un pedazo de cielo cristalizado obraren zaharberritze-lanak. Tamaina askotako beira puztuzko 12.000 pieza baino gehiago ditu, malko tankerakoak, 10 metroko diametroa eta 4 metroko altuera dituen esferaerdi-egitura batean zintzilik. Artelan enblematiko hau Artium Museoaren bisitariek eraikinera sartzean aurkitzen duten Bildumako lehen pieza da, eta ezagunenetako bat. 2023an, Correoseko Filatelia Zuzendaritzak Artium Museoari eskainitako edizio bereziko zigilu baten irudia izan zen.

Obra hori garbitu eta zaharberritzeko lanak Iberdrola España Fundazioaren babesari esker egin ahal izan dira. Arabako Artium Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen joan den uztailean, artelanaren zaharberritzeari ekin ahal izateko. Hain zuzen ere, Fernando García Sánchez, Iberdrola España Fundazioaren presidentea, Ramón Castresana Sánchez, fundazioaren zuzendaria eta Antonio Collada Banderas, Fundazioaren arte eta kultura arduraduna, lan horietan egin den aurrerapena ikustera etorri dira.

Zaharberritze prozesua

Zaharberritze lan hauen helburua artelana bere hasierako egoerara itzultzea da, "malko" bakoitzari jatorrizko gardentasuna itzuliz. Pieza osatzen duten elementuen kopurua eta hauskortasuna, erabateko tamaina, artelana kokatuta dagoen espazioa eta euskarria ematen dion egitura direla eta, zaharberritze-prozesua konplexutasun handikoa da; izan ere, plataforma finko handi bat eta bi aldamio instalatu behar izan dira, eta horiek lekuz aldatzen doaz garbitzen ari diren obraren zatiaren arabera. Hori guztia dela eta, Frantzia kaletik museorako sarrera nagusia mugatu egin da, eta museoko bisitariak barruko plazatik sartuko dira.

Konplexutasun teknikoak eta obraren kokapenak baldintzatzen dituzte protokoloa eta kontserbazio- eta zaharberritze-lanak. Egitura erdizirkularrak beirazko elementuen manipulazioa mugatzen du; izan ere, beheko aldean piezak estuago daude goian baino eta, beraz, beirak desmuntatzeko lana zailagoa da. Bereizirik tratatzeko kendu behar diren beirazko malkoak jatorrizko lekuan kokatzen dira berriz, lehengo distantziak mantenduz, obraren soinuan edo eraketan aldaketarik gerta ez dadin. Horretarako, atera beharreko piezak zigilatzeko sistema bat diseinatu da, desmuntatze-lena kudeatu eta kontrolatzeko, hartara, metalezko sarean lehen zuten lekuan jarri ahal izango dira berriz ere.

Zaharberritzeko esku-hartzeak aldi bereko hiru ekintza biltzen ditu: metalezko egituraren barrualdean dagoen zikinkeria erauztea, metalezko sareari eusteko kakoa ordeztu eta hala eskatzen duten beirazko piezak ebaluatu eta desmuntatzea, eta, azkenik, eskultura osatzen duten beirazko 12.200 malkoak banan-banan garbitzea.

Esku-hartze konplexu hori ikuspegi global batetik ezagutarazteko, museoak hainbat jarduera antolatu ditu, zaharberritze-lanak direla-eta gertatzen ari diren prozesuetan arreta jartzeko.

Artista museoan dagoela aprobetxatuz, azaroaren 27an, asteazkena, Javier Pérezen, zaharberritzen ari den artelanaren egilearen, eta Enrique Martínez Goikoetxearen, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bildumaren kontserbatzailearen arteko solasaldi bat egongo da.

Abenduaren 2an, astelehena, zaharberritze prozesuaren aurkezpen sakona egingo dute horretan ari diren ÁRTYCOko zaharberritzaileek.

Azkenik, abenduaren 18rako, asteazkena, Cristina Aransay Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko buruaren eta Enrique Martínez Goikoetxea kontserbatzailearen arteko elkarrizketa antolatu du museoak.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.