artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eszenan barneratuz

'Eszena iluna. Bera esna' | Artista: Natalia Suarez Ortiz de Zarate. | Lekua: San Telmo museoa, Donostia. | Noiz arte: martxoaren 1era arte.

eszenan-barneratuz
Natalia Suarez Ortiz de Zarate, ezberretik bigarrena, San Telmon. Arg/ Iker Azurmendi

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2026ko Urtarrilaren 15a

Ez naiz ezer berririk esaten ari denok ere gustu propioak ditugula baieztatzen badut; afinitate ezberdinak, harremantze-bide eta modu zehatzak eta hautemate-sistema era jakinak. Eta, norberak artelan batzuekiko interes handiagoa edo txikiagoa izatea edo artista bat maiteagoa edo indiferenteagoa suertatzea ere besteak beste horren guztiaren ondorio ere bada, artelanek intrintsekoki izan dezaketen balio artistikoaz aparte.

Nire kasuan, gogoan dut ikusi nuen Natalia Suarez Ortiz de Zarateren lehen lana: arrosa kolorea gailentzen zen koadro bat zela oroitzen dut, ez oso handia; abstrakziotik hurbil zegoena, baina era berean paisaia bat iradokitzen zuena —edo zidana behintzat—, nahiz eta haren elementu identifikagarri argirik ez egon gainazalean irudikaturik. Tabakaleran izan zela uste dut, baina nahiz eta memoria egiten saiatu, hori ez dut oso argi. Oraindik ere guztiz presente dudana haren aurrean sentitu nuen zirrara da; halako egonezinezko sosegu bat, urduritasun atsegin bat, pinturaren enpastean eta haren bidez sorturiko formen tentsioetan murgildu ninduena. Egungo pinturarekiko galdua nuen enpatia berrezarri zidan lan hark, eta orduz geroztik, Suarez Ortiz de Zarate artista berezia bilakatu zen niretzat.

Azken erakusketa San Telmoko Laborategian du, eraikinaren bigarren solairuan kokatutako gelaxkan; Artea Abian, Kutxarekin batera museoak aurrera daraman ekimenaren seigarren edizioaren baitan programatua. Ekimen honen baitako proposamen gehientsuenak freskoak eta ausartak izan ohi dira, artista gazteak protagonistatzat dituztenak, eta deskribapen horren barnean sar daiteke Eszena iluna. Bera esna izeneko erakusketa hau ere.

Titulua ikusita, badirudi zinema edo antzerki obra bateko gidoiaren zati bat izan daitekeela; eszena jakin baten abiapuntua. Hala, artistak, erakusketaren izenburua proposamenari izaera narratiboa emateko errekurtso gisa erabili duela esan liteke; bertaratzen diren bisitariak egoera zehatz batean kokatzeko, edo behintzat egoera zehatz hori ardatz hartuta ondoren aretoan topatuko dena irakurtzeko gako gisa erabiltzeko.

Bera emakumezko bat da; adats luzeko neska gazte bat. Aretoko ezkerraldean ordena zehatzik gabe agertzen dira izenburuak iradokitzen duen eszenaren segidak, protagonista, betiere, Bera dela: Bera etzanda; Bera ilunabarrari begira; Bera zulo batetik jausi egiteko zorian;Bera zigarro bat erretzen; Bera egitura batetik gora eskalatzen… narrazioak hainbat segida ezberdin izan ditzake, bisitariei, garai bateko liburuetan bezala, norbere istorio propioa sortzeko aukerak eskainiz.

Baina erakusketan aurrera egin ahala, ikusten da artistak berak ere istorioko eszena zenbait aukeratu dituela, eta, behin ikusle bakoitzak bere kabalak egin ostean, hala, artistak aukeratutako horretara igarotzen zara. Zuk sorturiko horrekin konpara dezakezu; edo berriz ere hutsetik hasi.

Osagarriak izan daitezke, baina kontrastean eginak dirudite; esperimentazioan jarraitzeko irrikari helduaz; jolasari. Lehenak txikiak dira, A4 folioen tamainakoak, zuri-beltzezkoak eta boligrafoz eginak trazu azkarren bidez. Bigarren hauek, berriz, formatuz oso handiak dira, kolorez blaiturikoak eta olio pinturaren enpaste mardulezkoak. Ez dute aurrekoen freskotasunik eta bat-batekotasunik, baina zinez esango nuke sakonagoak direla, intentsitate handiagokoak eta zalantzarik gabe, konplexuagoak.

Pertsonaia printzipalak, Bera-k, tamaina erreala hartu du, eta haragizkoa bilakatu da. Haragiaren arrosatasuna, zuritasuna, gorritasuna; gordintasuna gailentzen da: haragiaren haragitasuna. Zeloak utzitako lerro zuzenen arrastoak eta trazu librearen arteko tentsioak; gardentasunen eta opakutasunaren artekoak; superposizioak eta iustaposizioak nahasten dira. Eta eszena ezberdinen artean, harrapatuta ikusi nuen neure burua.

Narraziotik eta eszena filmikotik aterata, erakusketa proiektu eskuzabala dela esatea falta zait; artistak bere egite-prozesua ulertzeko gakoak ematen baitizkigu mostraren bidez, hein batean: egiteko beharraren, esperimentaziorako grinaren eta aukeratze-metodoaren artean kokatzen dena.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.