artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Galerien ibilbidea

Aurreko artikulua arte galerien grebari eskaini genion. Astebetez itxita egon arren, ez dakit grebak arrakasta handirik izan zuen edo ez, baina komunikabideetan oihartzuna izan zuela uste dut. Harrituta entzun eta ikusi nituen gaiari eskainitako berriak, uste baino tarte handiagoa eskaini baitzioten gizartean toki txiki samarra duen sektore horri.

galerien-ibilbidea
Juan Manuel Lumbreras arte galeria, Bilbon. Arg/ JMLumbreras

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Otsailaren 19a

Hemendik aste gutxira Madrilgo Arco azoka izango da, eta berriz ere arte galeriek Espainiako komunikabideen arreta jasoko dute. Harrigarria bada ere, Hego Euskal Herrian Madrilera begira jarriko gara artearen ikuskizun mediatikoenetako bati garrantzia emateko. Hala ere, gure artean galerien egoera ez da oso ezaguna. Askotan gertatzen den moduan, urtean behin komunikabideetan azaldu eta gero betiko ezkutatuko dira.

Artea ikustea gustatzen zaigunontzat galeriek toki berezia betetzen dute. Behin baino gehiagotan artista batzuen lana edo proiektu zehatzak ezagutzeko bide bakarra izaten dira. Museo edo arte zentroekin alderatuta, erakusketa monografikoagoak izaten dituzte, eta artistak momentuan egiten ari diren azken lanak ezagutzeko balio dute. Adibide moduan jar ditzaket azken egunotan Bilbon bertan arte galerietan barrena egindako bisitaldiak. Bilbo Zaharrean dagoen Marzana galeriatik hasita eta Carreras Mugica galerian bukatuta, Solokoetxeko La Taller galeriatik pasatu ondoren, gaur egungo bertako artisten laginak ikus ditzakegu. Marzanan dauden Abi Lazkozen paper gaineko lanek ondo erakusten dute artistaren bilakaera; gauza bera gertatzen da La Tallerren dauden Miriam Isasiren eskulturekin. Aldaketak eta jarraipenak agerikoak dira bi artisten lanetan, batzuetan harritzen gaituztenak, besteetan logikoagoak ikusten ditugunak.

Azkenik, Carreras Mugican erakusgai dauden Alberto Peralen eskulturek beste belaunaldi bateko artista baten azken lanak gozatzeko aukera ematen digute. Onartu behar dut aspaldian Peralen eskulturak ikusi gabe nengoela, eta oso interesgarria iruditu zitzaidala haren lanak hartu duen norabidea. Bartzelonan bizi dela urteak badira ere, Euskal Herriarekin lotura mantentzea eskertzeko modukoa da.

Ibilbidearen bukaeran, neure buruari galdetu nion ea bezero nahikoa izango ote dutenkultur eragile moduan galeriek egiten duten lanari jarraipena emateko. Agerikoa da galeriak zabalik mantentzeko artea saldu egin behar dela, baina erosleak izango al dituzte erakunde publiko, pribatu eta partikularren artean?


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.