artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bederatzi euskal artistaren hamar lan jaso ditu dohaintzan San Telmo museoak

Zortzi olio pintura, akuaforte bat eta zeramikazko eskultura bat eman ditu Garcia Ramos familiak. Emaileen gurasoek 1960an hasitako bildumaren parte dira lan horiek. Errestaurazio lanak egin ostean, museoan jarriko dituzte ikusgai.

bederatzi-euskal-artistaren-hamar-lan-jaso-ditu-dohaintzan-san-telmo-museoak
Garcia Ramos familiako kideak, San Telmo museoko eta Donostiako Udaleko ordezkariekin batera. JON URBE / FOKU

2026ko Otsailaren 21a | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Garcia Ramos familiako kideek koadroz beteta oroitzen dituzte etxeko paretak. Gurasoak artezale amorratuak zituzten:artelanak saldu eta erosten aritzen ziren, bilduma pertsonala pixkanaka handitu nahian. Bada, orain, familia horretako hiru kidekerabaki dute bildumako piezetako batzuk dohaintzan ematea Donostiako San Telmo museoari. Guztira bederatzi euskal artistaren hamar lan dira museoari eman dizkiotenak. Errestauratu egingo dituzte guztiak, museoko erakusketetan erakutsi aurretik.

Hain zuzen, Julian Tellaetxeren, Aurelio Artetaren, Ricardo Barojaren, Alejandro Tapiaren —haren bi lan daude—, Eduardo Txillidaren, Ascensio Martiarenaren, Carlos Marcoteren, Gaspar Montesen eta Arturo Acebalen obrak dira. Zortzi olio pintura, akuaforte bat, eta zeramikazko eskultura bat.

Txikitik hasitako bilduma

Jose Inazio Garcia Ramosek hartu du hitza dohaintzaren berri emateko agerraldian, bere familiaren izenean. Han izan dira haren bi anaiak ere. Familia betidanik egon da artearen munduari lotuta. Ama, Julita Ramos, abeslaria zen, eta Donostiako Orfeoian aritzen zen, besteak beste. Aita, Pepe Garcia, publizista zen ofizioz, Garcia Iñiguez agentziaren sortzailea. 1960ko hamarkadan piztu zitzaion bildumagintzarako zaletasuna. Pixkanaka, inguruko lagunei esker, ikasiz joan zen, eta artelanak erosten eta saltzen hasi. "Koadro batzuk ez zituzten saldu nahi izaten, etaetxean geratzen ziren. Amak behin baino gehiagotan esaten zion aitari: 'Pepe, koadro hori ez da etxetik irtengo'", kontatu du Garcia Ramosek.

Urteen poderioz, bilduma handituzjoan zen, eta familiako kideak hiltzen hasi zirenean, gainerakoak konturatu ziren makina bat obra zeuzkatela pilatuta. Gurasoak hiltzean, lau anaiek erabaki zutenEresbili —musikaren euskal artxiboari— amarenhainbat objektu ematea, musikari lotuak denak. 2019an, berriz, anaietako bat zendu zen, eta dohaintzaren ideia mahai gainean jarri zuten berriro. Bildumako lanetako batzuk elkarren artean banatu zituzten, baina gainerakoekin ez zekiten zer egin. Orduan erabaki zuten San Telmo museora jotzea. Iazko urtearenhasieran hasi ziren negoziatzen, eta uztailean sinatu zuten akordioa. Geratzen ziren lanetatik hamar emango zizkioten museoari.

Harremana artistekin

Ricardo Barojaren Oskozko maistra(1938) da obra horietako bat. Garcia Ramosek aipatu duenez, haren aitak Isidro Fagoaga tenorrarierosi zion koadroa. Ibilbide "laburra" izan du lanak;izan ere, Fagoagaren eskuetatik familiaren bildumara pasatu zen, eta handik San Telmora. "Gutxi erakutsi da", esan du Sotok. 36ko gerrantropa frankistek emakume bat atxilotzen dutenekoa jasotzen du lanak. Maria Camino Oskotz da emakume hori; Gorzako (Nafarroa) maistra zen, eta alderdi komunistako kide izateagatik atxilotu zuten, 1936ko uztailaren 31n. Handik egun batzuetara erail zuten.

Sagarren biltzeakoadroa (1913-1915), berriz, Aurelio Arteta artistaren bozeto bat da,Euskal baserritarrak frutekin eta barazkiekin lanerako egina, zehazki. Hainbat koadroz osatutako pintura zikloa izan zen hura, eta Barakaldoko (Bizkaia) Munoa jauregiko jantokirako sortu zuen. Gaur egun,Bilboko Arte Ederren museoan dago ikusgai. Julian Tellaetxeren Portuan deskargatzen(1931) lana ere aurki daiteke donazioen artean. Artistak etengabe islatzen zuen itsasoarekin zuen harremana bere sorkuntzetan, eta hala egin zuenobra horretan ere. Garcia Ramos familiak Bizkaiko Bankuari utzi zion behin koadro hori, erakusketa batean erabilzezan.

Alejandro Tapiaren bi lan ere badaude: Aiako bista eta Fabrika (1965).Olio pinturak dira biak ala biak. 1965ean eskuratu zituen Pepe Garciak, artistak San Telmo museoan egin zuen erakusketa batean. Hamar lan erosi zizkion guztira. Arturo Acebalena da dohaintzako eskultura bakarra:Emakume burua(1967). Garciak harreman pertsonala izan zuen artistarekin, eta eskultura hori eskuratzearekin batera hitz batzuk ere idatzi zizkion, lana dedikatzeko. Lan hori erakutsi du semeak aurkezpenean.

Garcia Ramosek azkenerako utzi du bereziena iruditzen zaion lana. Gurasoen erretratu bat da, Gure gurasoak(1995) izenekoa. "Polita iruditzen zitzaigun bildumaren sortzaileen koadroa dohaintzaren parte izatea", azaldu du. 1995ean urrezko ezteiak egin zituen bikoteak, eta, hori dela eta, semeek erretratu bat oparitzea erabaki zuten. Carlos Marcote izan zen hura egiteko arduraduna.

Ana Lopez Donostiako Udaleko Gobernantza Irekiko eta Kulturako zinegotzi delegatuak bereziki nabarmendu nahi izan du dohaintzak zer-nolako garrantzia duen museoarentzat: "Ezingo dugu inoiz behar adina eskertu", esan du familiako kideei begiratuz. Bestalde, Susana Soto San Telmo museoko zuzendariak dohaintzen inguruko informazioa eman du. Haren esanetan, museoaren bildumaren parte handi bat osatzen dute bide horretatik jasotako lanek, baina azken berrogei urteetan gutxitu egin dira. "Hau donazio berezia da, ez baita erraza hamar lan kolpean jasotzea", gaineratu du.


zauria-beti-airean

Zauria beti airean

Jorge Rubio

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urtarrilaren 15etik
2026ko Otsailaren 27ra

gorputz-sostenitua

Gorputz sostenitua

Nieves Gonzalez

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Otsailaren 13tik
2026ko Apirilaren 10era

eszena-iluna-bera-esna

Eszena iluna. Bera esna

Natalia Suárez Ortiz de Zarate

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Martxoaren 01era

emakumeen-genealogiak

Emakumeen genealogiak

Pilar Citoler bilduma berria

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 12tik
2026ko Maiatzaren 17ra

mundu-zabala-3

Mundu Zabala #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

2025eko Abenduaren 13tik
2026ko Apirilaren 18ra

bazterraren-bazterretik-erdigunera-noiz

Bazterraren bazterretik erdigunera noiz?

Ots. 19 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

'Emakumeen Genealogiak Pilar Citolerren bilduma berrian' | Non: Ziudadelako Arma aretoan, Iruñean. | Noiz arte: Maiatzaren 17ra arte.

galerien-ibilbidea

Galerien ibilbidea

Ots. 19 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Aurreko artikulua arte galerien grebari eskaini genion. Astebetez itxita egon arren, ez dakit grebak arrakasta handirik izan zuen edo ez, baina komunikabideetan oihartzuna izan zuela uste dut. Harrituta entzun eta ikusi nituen gaiari eskainitako berriak, uste baino tarte handiagoa eskaini baitzioten gizartean toki txiki samarra duen sektore horri.

bitartekaritza-partekatuak-erakusketa-zabaldu-dute-txillida-lekun

'Bitartekaritza partekatuak' erakusketa zabaldu dute Txillida Lekun

Ots. 19 | Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]

Arte garaikideek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean izan dezaketen rol eraldatzailea nabarmentzen du erakusketak. Europako Landscape Together proiektuaren parte da, eta jakintza kultur ekimenen bidez transferitzeko diseinatuta dago.

lapurturiko-bakoren-burua-laster-izango-da-jendaurrean-ikusgai

Lapurturiko Bakoren burua laster izango da jendaurrean ikusgai

Ots. 13 | Peru Amorrortu Barrenetxea [BERRIA.eus]

Jon Buesak, EAJko goi karguak, 46 urtez atxiki zuen bere etxean estatua erromatarra. 2023an berreskuratu zuen Arabako Foru Aldundiak, eta aste honetan jaso du Bibat museoak kutxatik ateratzeko baimena. Abian dira jada pieza jendaurrean erakusteko lanak.

esperimentaziozko-erakusketa

Esperimentaziozko erakusketa

Ots. 12 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

STRONG BACK, SOFT FRONT | Artista: Maite Gonzalez Martinez. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: martxoaren 15era arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.