artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Protestak Mexikon, Gelman bilduma Espainiara eramatearen aurka

Mexikoko arte-bilduma garrantzitsu hau Santander Bankuak kudeatzen du gaur egun

protestak-mexikon-gelman-bilduma-espainiara-eramatearen-aurka
Frida Kahlo, Tximinoekin autoerretratua, 1943. ©Museo de Arte Moderno

| 2026ko Maiatzaren 5a

Mexikon, 380 bat artistak, arte-merkatariak, historialarik eta juristak "hondamendi publikoa" dela salatu dute Gelman bilduma Espainiara eramango dutela iragarri ondoren. Jacques eta Natasha Gelman senar-emazte errusiar-mexikarrek osatu zuten bilduma 1943 eta 1998 artean (Mexikoko zineman egin zuten dirutza), eta XX. mendeko Mexikoko arte-multzo pribatu aberatsenetako bat da. Besteak beste, Frida Kahloren hamabost bat lan (tartean Viva la Vida, 1954), Diego Riveraren hamar bat, Gunther Gerzso-ren berrogei bat eta David Alfaro Siqueiros, José Clemente Orozco eta María Izquierdoren zenbait obra biltzen ditu. Hasierako 95 laneko nukleoa 400 ingurura zabaldu zen urteekin.

Otsailaz geroztik Mexikoko Arte Modernoko Museoan jarritako bilduma horren zati baten erakusketa arrakasta itzela izaten ari da. 120.000 bisitari baino gehiago hurbildu dira aste gutxitan 70 obra inguru ikustera. Errekorra hautsi duten ilara horiek ez dituzte Frida Kahlo, Diego Rivera edo Rufino Tamayo soilik ospatzen; urgentzia baten oihua ere badira: baliteke multzo hau Mexikon ikusteko azken aukera izatea, uztailerako iragarrita baitago Espainiara eramatea. Izan ere, "altxor" honek Faro Santander museora joan behar du (Sanandere, Kantabria), "Colección Gelman Santander" izenpean.

1998an hil zen Natasha Gelmanen testamentuak ezartzen zuenez, multzoak batuta egon behar zuen, Mexikoko museo pribatu batean erakutsia eta bere izena eraman behar zuen. Nahi hori lausotuz joan da auzi judizialen, esku-hartze publikoaren faltaren eta 2008an obrak zirkuitu nazionaletatik atera izanaren ondorioz. Harrezkero, atzerrian ibili dira erakusketa-leku finkorik gabe.

2023an, bilduma ezkutuan saldu zitzaion Zambrano familia mexikarrari (Cemex zementu-taldearekin lotua). Ez dago horren arrastorik Mexikoko kultura-erregistroetan, ez zen deialdi publikorik egin, eta Estatuak ez zuen lehentasunez erosteko eskubidea erabili. 2026ko urtarrilean, Banco Santander bihurtu zen bildumaren kudeatzaile eta zabaltzaile; Zambrano familia da bildumaren jabea oraindik ere, baina hitzarmen horren klausulak ez dira zehatz-mehatz ezagutzen. Bildumaren balioa 250 milioi eurokoa dela kalkulatzen da.

Mexikon, Arte Ederren eta Literaturaren Institutu Nazionalak (INBAL) eta Kultura Idazkaritzak iragarri dute bilduma 2026ko ekainetik 2030era bitartean atera daitekeela herrialdetik, baina 2028tik aurrera bi urtean behin Mexikora itzuli behar duela. Izan ere, ikusgai dauden 70 obretatik 27, eta Espainiara bidean diren 160 obren zati garrantzitsu bat, "monumentu artistiko" gisa sailkatuta daude. Izendapen horrek debekatu egiten du herrialdetik behin betiko ateratzea eta nazioarteko maileguak zorrotz arautzen ditu.

Claudia Curiel de Icaza Kultura idazkariak azpimarratu du bildumak "mexikarra izaten jarraitzen duela", eta ez dela jabetza-transferentziarik edo salmentarik egon. Banco Santanderrek, bere aldetik, bost urtera mugatutako lankidetza dela dio, eta ez duela erosteko asmorik. Ziurtasun horiek, ordea, kolokan daude zenbait dokumentutan agertutako kontraesanengatik eta Faro Santanderreko zuzendari Daniel Vega Pérez de Arlucearen adierazpenengatik; hark bildumak Espainian "presentzia iraunkorra" izango duela aipatu baitu.

— JdA-tik ekarria


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.