artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Abian da EHU-Guggenheim Bilbao Museoa GELA

Arte garaikidea kontserbatzera eta zaharberritzera bideratutako Gelaren sorkuntza joan den ekainaren 14an formalizatu zuten museoan.

abian-da-ehu-guggenheim-bilbao-museoa-gela

EHU, Guggenheim Museoa
| 2024ko Ekainaren 21a

Sinatutako hitzarmenarekin, EHU-Guggenheim Bilbao Museoa Gela errealitate bihurtu da jada. Ekitaldian bi erakundeetako agintari gorenek hartu dute parte: Eva Ferreirak, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreak, eta Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak. Halaber, bertan izan dira, Unibertsitatetik, Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko Errektoreordea; Itsaso Maguregi, Pintura Saileko Zuzendaria; eta Katrin Alberdi, Gelaren Zuzendaria; eta Museotik, Daniel Vega, Erakusketa eta Kontserbazio Zuzendari Teknikoa; Ainhoa Sanz, Kontserbazio eta Zaharberritze Koordinatzailea; Aitziber Velasco, Konserbatzailea eta zaharberritzailea; eta Sonia Núñez, Erregistroko Koordinatzailea.

Euskal unibertsitate publikoko errektorea pozik agertu da akordio hau sinatu delako: "Unibertsitatea eta Museoa elkarlanean ari ginen hainbat gaitan, eta orain beste lan-ildo bat ireki dugu: arte garaikidearen kontserbazioa eta zaharberritzea. Biak gara erakunde giltzarriak euskal kulturan; horregatik, asko dugu partekatzeko. Eta eskerrak ematen dizkiot, noski, Guggenheim Bilbao Museoari proiektu honetan jarri duen konfiantzagatik, Arte Ederren Fakultatean konfiantza izatea eta euskal unibertsitate publikoan konfiantza izatea ere badelako".

EHU-Guggenheim Bilbao Museoa Gela arte garaikidea kontserbatzera eta zaharberritzera bideratuko da batez ere, eta arlo horri lotutako gaurkotasuneko gaiei eta arazoei buruzko ikerketa- eta prestakuntza-jarduerak garatuko ditu. Gelan EHUko Arte Ederren Fakultateko ikertzaileek eta ikasleek parte hartuko dute, baita Guggenheim Bilbao Museoko profesionalek ere.

Proiektu honek aukera emango du jarduera akademikoak garatzeko (gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak), curriculumetik kanpoko praktikak egiteko, mintegiak eta ikastaroak antolatzeko, eta I+G+Bko lankidetzak bultzatzeko lantalde mistoen bidez. Guggenheim Bilbao Museoak ekarpen ekonomikoa egingo du urtero, eta ekarpen hori aldakorra izan daiteke, onartutako proiektu zehatzen arabera. Jarraipen-batzorde batek gainbegiratuko du proiektuaren garapena.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.