artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zergatik hor?

'HARRIA ETA POLTSA' | Non: San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte: 2025eko azaroaren 16ra arte.

zergatik-hor
Maddi Barberren 'Harria eta poltsa' erakusketako pieza bat, Donostiako San Telmo museoan. IÑIGO URIZ/ FOKU

[BERRIA.eus]
| 2025eko Urtarrilaren 10a

Urte berriko kritiken atal hau bere bilakaera propioa izaten ari den ekimen batekin inauguratzea pentsatu dut. Berria den guztiak halako bertigoa-edo emateko erraztasuna omen du, eta horri errazago eusteko aukera dago oinak lur sendo eta gorabeheratsurik gabean izanda. Horren sinesmenarekin, oinarriz behintzat sendotzen ari den programa batek ematen duen patxadari heldu diot. Urte luze oso bat irauten duen erakusketa proposamena da, eta epe-muga edo bizi-muga laburrak dituzten izaera estandarizatutako beste mostrekin konparatuz gero, horrek ere laguntzen dio hain ongi etortzen den patxadari. Izan ere, erakusketak behin inauguratu eta plazaratuta, FOMOa gailentzen da, edo hain gazte ez direnentzat eta hizkuntza ulergarrira itzulita, haiek galtzearen beldurra sortzen da, alegia, haiek bisitatzeko aukerarik izan gabe amaituko diren kezka larria. A ze estresa. Eta urtea hasi besterik ez da egin. Beraz, bai, hobe patxadaz ekitea.

San Telmo museoak 2018an hasiera eman zion Museo Bikoitza programari buruz ari naiz, zeinetan instituzioak urteko artista bati lan berri bat egiteko mandatua ematen dion museoaren bildumarekin elkarrizketa berriak sortzeko asmoz. Pasatu dira sei urte, eta oraindik ere martxan dirau. Gogora ditzagun parte hartzaileak: Ibon Aranberri, Erlea Maneros, Jose Mari Zabala, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Hinrich Sachs, eta azken horrek, aurreko urte amaieran, Maddi Barberri pasatu zion testigua. Eta hor dago orain, museoko kaperako albo batean, artista gaztearenHarria eta Poltsa proposamena ikusgai, nahi duenarentzat.

Ez da espazio horretan aurkezten den lehen proiektua; besteak beste Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumena ere bertan egon zen instalatua; esango nuke, gainera, leku berberean. Baina hark kaperarekin elkarrizketa interesgarria sortzen zuen bitartean, adierazi beharra dut Barberren instalazioa, nola hala, lekuz kanpo dagoela-edo hautematen dela.

Azken proiektu horrek indusketa prozesuen inguruko hausnarketa bat aurkezten du. Horretarako, arkeologoek indusketetan maiz erabiltzen dituzten behin-behineko egitura horietako bat sortu du, burdinazkoa, erdiko nabetik alboetako nitxoetako baten sarrera zuzena oztopatzen duena; eta, era berean, proiektatzen duen ikus-entzunezkoaren gainazalaren euskarri dena. Katramilatsu samarra agian esplikazioa; katramilatsu samar gelditzen da instalazioa bera ere espazioan. Zaila egiten baitzait kapera horretan, dagoen informazioarekin eta ikusten denarekin, haien eta indusketen arteko loturak topatzea, besteak beste.

Baina proposamena, izatez, ariketa polita da. Arkeologia mintzabide hartuta, Barber bera ere arkeologo paperean sartu baita ekoizpen berri horren prozesuan, hori bai, bere esparru propioan, ikus-entzunezkoei dagokienez: aurreko hamarkadetako arkeologia lan eta katalogazioetako ikus-entzunezko erregistroak artxiboetan bilatu, ikusi eta arrazoi batengatik edo besteagatik interesatu zaizkion eszena haiek aukeratu, jaso, eta ekoizpen berrirako sortu dituen grabazio eszena berrien artean txertatu ditu; iraganeko objektu eta irudi haiei izate berri bat, bizi berri bat emanaz, eta atzera, berriz ere, jendartera itzuliz; plazaratuz. Horrela bada, artista bera ez da soilik arkeologoen larruazalean sartuta ibili; izan ere, eta azken finean, ez al da, bada, hori bera museoek haien gordailuetan dituzten objektuekin egiten dutena, bereziki, aldi baterako mostren kasuan? Alegia, arrazoi ezberdinengatik izaera ezberdinetako objektuak aukeratzea eta erakusketa aretoetan diskurtso berrien aterkipean aurkeztea?

San Telmo museoaren funtzionamenduari, eta hari lotuta dabiltzan profesionalen egitekoari aurrez aurre begiratzen dien ekoizpena da Maddi Barberren Harria eta poltsa instalazioa, eta, zalantzarik gabe, haiekin zuzeneko lotura duen aretoren batean kokatua izan balitz kaperako isolamendutik aterata —Hinrich Sachsen instalazioarekin egin zuten modura, esaterako—, haren zentzua Museo Bikoitza programaren barnean erabatekoa izango litzateke; museoaren bildumako erakustaretoak irakurtzeko gako berri bat bilakatuz.

Kaperan, ordea, eta zoritxarrez, lanak museoaren eskuetan erori den "egin behar bat" dirudi; hau da, programa abian denez, eta artistak bere proposamena burutu duenez, hura erakutsi beharraren konpromiso bat eta haren aurreko irtenbide erraz bat. Garrantzitsua da izaera horretako programek aurrera egiten jarraitzea; baina are garrantzitsuagoa da inertziaren zuloan ez erortzea; hasierako urteetan heltzen zitzaion gogo, indar eta ilusio berarekin jarraitzea eta tratatzea.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.