artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gasteizko Amarika erakusketa aretoa itxiko dute

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du "gogoeta sakon" baten ondorioz hartu duela erabakia. Aurrerantzean, ekintzailetza eta berrikuntza zentro bilakatuko dute.

gasteizko-amarika-erakusketa-aretoa-itxiko-dute
Irene Zottolaren 'Icaro' erakusketa paratu zuten iazko maiatzean Amarika aretoan. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Urtarrilaren 30a

Arabako Foru Aldundiak itxi egingo du Gasteizko Amarika aretoa, bertan ekintzailetza eta berrikuntza zentro bat sortzeko. Diputazioak ohar bidez eman du erabakiaren berri. "Arabako Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa errealitate bihurtzetik gero eta gertuago dago. Amarika aretoa da gune horretarako aukeratu den espazioa, eta bertan bilduko dira ekintzailetza zerbitzuak", azaldu du.

Amarika aretoaren itxiera "asko hausnartutako" erabakia izan da, Ana Del Val Kultura diputatuaren esanetan, eta dagoeneko kultur eragileei jakinarazi diete. Azken urteotan, nabarmen apaldu dira aretoan antolatutako erakusketak, eta diputatuaren ustez ez zaio behar besteko zukua atera espazio horri. Hargatik, aurrerantzean emango zaion erabilera berriarekin gune hori indartu eta berpiztu nahi du aldundiak: "Proiektu berria ekintzaileei zuzenduta egongo da, horietako asko gazteak. Zalantzarik gabe, espazioaren bilakaera naturala da, lurraldea aberastuko duena, baita erdigunea eta plaza bera ere". Hala, hemendik aurrera bertan "balio erantsi handiko zerbitzuak" eman nahi dizkiete enpresa berrikuntza prozesuetan aurrera egin nahi duten pertsonei eta taldeei.

Amarika aretoak hartu ohi dituen erakusketak Arabako foru sareko museoek, Artiumek eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak hartuko dute beren gain, Del Valek azpimarratu duenez.

Argazkigintzarako erreferentziazko gunea

Sorkuntza garaikiderako eta argazkigintzarako erreferentziazko espazio bat izan da Amarika aretoa Gasteizen. 1994an ireki zituen ateak, eta denbora honetan guztian erakusketa eta kultur jarduera ugariren topagune izan da. Hasiera batean, argazkigintza garaikiderako erakusleiho izateko sortu zen, artista hasiberriek zein ezagunek euren lanak erakusteko era izan zezaten. Urteen joan-etorriarekin, argazkigintzak erdigunean izaten jarraitu du, baina bestelako diziplina garaikideei ere ateak zabaldu dizkiete. Azken urteotan, baina, oso erakusketa gutxi antolatu dituzte bertan, eta bisitari kopurua ere apala izan da —iaz 7.500 bisitari izan zituen, 2023.urtean 4.100 inguru eta 2022.urtean 4.400—.

Hainbat erakusketaren lekuko izan da aretoa. 2024ko azaroan, adibidez, Ellas, nosotras erakusketa hartu zuen: sortzaileek denboran zehar izan duten zeregina aldarrikatzen zuen proiektu kolektibo bat, emakumeek artean duten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa oinarri hartuta. Erakusketez gain, Amarika aretoa jaialdi eta ekitaldi esanguratsuen egoitza izan da. 2024ko urrian, esaterako, ArabaClick antolatu zuten, Euskal Herriko eta nazioarteko argazkilarien lanekin.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.