artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Beldurraren jatorriak

'Beldurraren garaipena' | Non: Ziudadelako Mistoen Pabiloian, Iruñean. | Noiz arte: Martxoaren 12ra arte.

beldurraren-jatorriak
Democracia kolektiboaren argazki seriea. IÀƒÂ‘IGO URIZ / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2023ko Otsailaren 20a

Beldurraren garaipena irakurtzen da Iruñeko Ziudadelan kokatua dagoen Mistoen Pabiloiko bigarren pisuan. Zer da beldurra? Sara Ahmed teorialariak azaltzen duen eran, "beldurra gorpuzten den esperientzia da; gorputzen gainazalean eragiten du", eta gainazal horretatik barrenetara isurtzen da, nolabait ere; gorputzak petrifikatzen ditu, haren erantzukizunerako aukerak izoztuz.

Azkenengo urteetan jazotako gertaera globalen emaitzetan zentraturik, Beldurraren garaipena mostrak gorpuzte horien itzulpen estetikoa eskaintzen digu. Pandemiaren osteko beldurraren presentzia irmoaren inguruan hausnartzeko helburua du mostra kolektiboak, zeinaren parte diren Maslow Industries, La Trasera eta Democracia kolektiboak, Nerea de Diego, Pedro Pegenaute, Oier Gil eta Ro Caminal artistak. Hainbat eta hainbat faktore politiko zein sozialekiko kritika zorrotz batek zeharkatzen ditu mostraren edukiak. Horretaz ohartzen gara begirada inguruan dugun espaziorantz zuzentzen dugunean.

Mostra bi espaziotan egituratzen da, eta bakoitzean ikus-entzunezko bat da: Vicky Benitezen Segur de Calafell batean, eta Ro Caminalen Moi, un noir. Reloaded, bestean. Bada, horietara gerturatzen garen heinean bestelako prozesuetan murgiltzen gaituzten piezak ditugu.

Espazioetan aurkezten zaizkigun piezak ezagun egiten zaizkigu, egungo iruditeria kolektiboaren parte aktiboak baitira. Alabaina, beren eguneroko irakurketetatik aldentzen dituzten keinuak, ukituak, zertzeladak... dituzte irudi ezagun horiek.

Hain zuzen, hura sumatzen daDemocracia kolektiboaren argazki seriearekin topo egiten dugun momentuan. Irudiak arrotzak dira, istiluen kontrako polizien lehen planoak agertzen baitira; eta, irudien eskala handiak arroztasun hura areagotzen duen presentzia bortitza aurkezten digu. Bortizkeria hori ez da irudietara mugatzen, bertan esaldiak agertzen baitira: "Zuengandik babesten zaituztegu", "Herritarrak bizitzeko eskubidea bereganatu gabe jaio eta hiltzen dira", "Gure begirada ez dago ametsen edo afektu faltsuen menpe"... Nolabait, irudi eta testuen uztartzeak barrenak uzkurtzen dituzte.

Interesgarria da irudi serieak Nerea de Diego artistak egituratutako instalazioarekin sortzen duen elkarrizketa. Izan ere, polizien argazki serieak sortzen duen irudi zurrunarekin kontrastean, Ama Birjinaren irudikapen askotarikoak erakusten dituzten hamarnaka figuratxoek gurtza kutsura gerturatzen baikaituzte. Irudiek gordetako objektu kuttunen plazaratzea ekartzen baitute gogora. Honela, inguruan aurkezten diren piezekin kontrasteak sortu eta elkarrizketa pluralak sortzen dituzte, gurtza, erlijioa, iruditeria eta beste hainbat gai mahai gainean jarririk.

Hari zurrunetatik tiraka, alboko espazioa blaitzen duen instalazioa aurkezten da, Peio Basail Izkue artistak egituratua. Murruaren zati handi bat hartzen duten hamarnaka dokumentu agertzen dira, bata bestearen ondoan. Dokumentu zurrun horietan ezezagunen informazioa eta argazkiak aurkezten zaizkigu, eta egunerokotasunetik aldentzen diren fitxategiak direla sumatzen dugu. Texasen (AEB), heriotzara kondenatutakoen fitxategiak dira, espresuki haien hitz eta borondateak biltzen dituztenak. Orduan, dokumentuen estetika hotza atzean geratzen da horiek irakurtzean, bertan zaurgarritasuna eta maitasuna azaleratzen baitira.

Izan ere, perspektiba aldaketara bultzatzen gaitu piezak, eta ildo horretan aurkitzen da Ro Caminalen ikus entzunezkoa ere, zeinak pertsona arrazializatu eta migranteen egunerokotasunean kokatzen gaituen. Eta, ildo berean kokatzen da Oier Gilen lana ere, zuzen-zuzenean gorputzaren mugimendurik ezari dei egiten baitio.

Espazioetan aurrera egiten dugun heinean, irudiek, objektuek, hitzek edota ekintzek ezkutatzen dituzten sekretu estetiko eta diskurtsiboen arteko talkak arnastuko ditugu. Gorputzaren petrifikazio pasiboaren eraginak, hausnarketak edota irtenbideak zeintzuk izan daitezkeen aztertuko dugu orduan. Askatasunaren eta beldurraren arteko lehiaren tentsioak sumatuko ditugu. Bada, Sara Ahmeden hausnarketetara bueltaturik, erantzunak baino gehiago, galderak sortzen dira: "Zein gorputzi ematen zaie mugitzeko askatasuna?", "Zer gorputz irakurtzen dira beldurraren jatorritzat eta gure askatasunaren mehatxutzat?".

beldurraren-garaipena

Beldurraren Garaipena

Erakusketa kolektiboa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2023ko Otsailaren 03tik
2023ko Martxoaren 12ra


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.